Zenbat txoko bat eginak zuen txokoan. Hendaia, Hernani, Eslobakia, Galizia! Zenbat ilusio hausnartzeko. Adiskidetasunaren adibidea: hizkuntza batetik bestera zuzenean itzuli daiteke. Bihotz batetik bestera? Amets batetik bestera? Jakina! Jadanik frogatu degu. 🙂
Pentsatzen, pentsatzen, heldutasuna noiz iristen den. Heltzean etortzen ote den. Zoritxarrez ez. Ja! Zorionez ez. Ez zaigu besterik gabe hurbilduko, eta horrek min egiten du. Bere bila joan beharko dugu, eta horrek min egiten du. Baina eginez gero, egiten dugunean, ai, orduan ez da kanpotik lortutako oparia izango, geure barruko oihutik bertatik irabazitako urre-domina baizik. Geure eskutik geure azalera. Geure odolera. Gu geu geure eraikitzaile. Bada harrotasun hoberik? Orbainak, kolpeak, zauriak… eta ondoren garaipenik handiena: geurea.
Segi nabigatzen!