Leonardo handia, erraldoia, neurgaitza. Leonardo da Vinci. Izan den sortzailerik erraldoienetakoa, sinesgaitzenetakoa. Begiradarik zorrotzena, hego zabalenak, ametsik sakonenak izan, garatu eta asmatu zituen.
Hegan egin nahi zuen haur eternoa izan zen Leonardo. Berarekin horixe bera egiten ahaleginduko gara gu. Hegan. Muga guztiak hautsi eta gainditu arte.
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)