Sormena pizteko, hiltzea baino hoberik gutxi. Ez da broma. Hona hemen zorigaitzeko adibide bat. Heriotza guztiak dira tristeak… baina batzuk gehixeago.
Évariste Galois matematikaria oso gazte hil zen, oraindik asko, izugarri, hainbeste kontatzeko zeukanean. 20 urterekin, heriotza-duelu batean amaitu zuen. Ez zuen probabilitatea kalkulatu beharrik jakiteko hiltzeko aukera osoa zuela.
Dueluaren aurreko gauean, makina bat ideia eta garapen matematiko zirriborratu zuen suak hartuta, astirik gabe zehaztu ezinik baina barruan utzi ezinda. Eta sekulako bideak zabaldu zituen matematikaren erreinuan.