“Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan” liburuari buruzko tartea. Edo, hobeto esanda, liburua oinarritu zuen errealitete lazgarriaren ingurukoa.
Hitz ezaguna bihurtu zaigu Bullying. Tamalez. Jazarpena, tratu txarrak, zapalkuntza… Eskola ez da horietaz libratzen, eta agian behar baino gutxiago azpimarratzen da horren garrantzia. Horregatik, nahiz eta batere garbi ikusi ez zer egin daitekeen, ezinbestekoa da azaleratzea eta gogoratzea zauria, zauri ezkutuegia, hortxe dagoela, itzalen artean, gu noiz korapilatuko zain.
Deabruaz xuxurlatzen zen moduan, sendabiderik balitz, lehenbiziko pausoa existitzen dela onartzea litzateke, giharrak aski indartsuz existitu ere.