Sormena lantzeko zer egin liteke? Adibidez, mendi-buelta bat. Hona adibidea.
Eta basoaren oparia: “Descenso al infierno” seinalea. Infernura jaitsiera. Eta nik txoria nuen maite… eta haren hegoak eta bizigosea. Nola ez nintzen ba jaitsiko? Nola ukitu daiteke bitzaren muina haren ertz guztiak arakatu gabe? Infernua gure zatirik funtsezkoenetakoa da, gehiegitan ezagutu nahi ez duguna. Eta gero datoz ondorioak. Ondorio latzak.
Horra abenturatxoaren narrazioa, “live and in person”. Zuzenean.
Persefone, Psike, Mikel Laboa, Robert Frost, sagarrak, ezparak, tximeletak, iratxoak, menta eta erleak. Pixka bat denetarik azaldu zitzaidan.
Hurrengo zati batean hitz egingo dut luzeago, besteak beste, bideo honetan zenbaitetan ukitzen dudan istorioa: Persefone jainkosarena. Liluragarria eta ezinbestekoa baita. Baitzaigu.
On egin!
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)