Adina: 9tik aurrera. 96 or. 2016an Juul sarietako bat irabazi zuen.
Gaiak: minbizia, familia, adiskidetasuna, maitasunaren indarra, oztopoak gainditzea.
Liburuaren fitxa.
Prezioa: 13,50 euro
Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com)
Gaumin (2013).
Sinopsia
Ametsez beteriko mutikoa da Amets: lagun, leku, soinu eta usain bakoitzak bere istorioa xuxurlatzen dio.
Ipuin guztiak, ordea, ez dira gozoak izaten, eta egun batean ametsa amesgaizto bihurtzen zaio. Gurasoek dibortziatu egin nahi dutela dirudi, eta amak minbizia duela jakingo du laster. Aita eta adiskideak alboan, Ametsek bere adore guztia beharko du amari sendatzeko borrokan laguntzeko.
Koskak koska, malko artean altxatzea lortuko dute, zirrikitu bakoitzean ezkutatzen den zoriontasuna aurkitzean.
Berezitasunak
Minbiziaren aurkako borrokaren inguruko liburua da, baina ez du oinarri tratamendua, sentimendua baizik. Gaztetxoek nola har dezaketen gaixotasun larri baten informazioa, edo hakiekin nola joka daitekeen helduen aldetik.
Informazioa biltzeko orduan, bi laguntza eskertu behar ditu egileak.
Lehenik, Nekane Agirreri. Oso ausarta izateagatik, normaltasuna aldarrikatu eta aurpegia jarri baitio hainbestetan ezkutatu nahi izaten den horri (liburu honen azalean ikusten duzuen modelo bikaina da Nekane). Minbizia ez baita, edo ez luke behar izan, gordetzeko zerbait. Baina badirudi zaila askoa dela tabu hori apurtzea.
Nekanek bere sentipen eta bizipenak kontatu dizkio egileari. Hasierako atsekabea eta ondorengo borroka, bide horren gauak eta argiak. Eta batez ere duintasuna. Egilea zinez saiatu da istorio labur horretan behar bezala islatzen jasotako emozioa, bihotza eta adorea.
Bigarrenik, Katxalin Elkarteari. Gipuzkoan, bularretako minbizia duten emakumeei laguntzen diete, eta Elkarteko Lehendakariak, Txaro Beobidek, hizketaldi ederra eskaini zion egileari, ilusioaz eta bizitzaz. Hori baita Txaroren ustez funtsezkoena edonon eta edonoiz. Gaztetxoez aritu ziren luze. Azaldu zuen akats handia dela haiei ere gaixotasunaren gorabeherak ezkutatu nahi izatea. Gozoa izan ez arren, prozesuaren parte izan behar baitute. Ezkutatzea okerragoa delako azkenean. Ahal dela, betiere, naturaltasuna.