Izenburua: Garaziko hilketak. Nor ote erruduna?Adina: 12-13tik aurrera.Orrialde kopurua: 106 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: euskal sinesmen zaharrak, misterioa intriga, Donibane Garazi, adiskidetasuna, bizitzeko gogoa.Gaumin sormen-etxea, 2021.Prezioa: 13,50 euro.ISBNa: 978-84-121515-4-1. Sinopsia «Zerbait gaiztoa sumatzen da airean.Norbaitek antzinako indarrak astindu ditu.» Lekua: Donibane … [Leer más...]
Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria)
Adina: 13-14tik aurrera.112 orrialde.Gaiak: hezkuntza, ikastea eta irakastea, laguntasuna, depresio endogenoa, adimen anizkoitzak, norbera aurkitzea, pasioa.Gaumin sormen-etxea, 2018.Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia “Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik” (W. B. Yeats) Ermua: mendiek besarkaturiko herria.Miren, Hodei eta Ismene: hiru lagun. Oraindik elkarrekiko … [Leer más...]
Hilezkorra (Otsoaren begirada)
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: hilezkortasuna, leialtasuna, iragana eta etorkizuna, antzinako historia, mitologia, gizakion alderdi iluna eta autosuntsigarria, norberaren burua gainditzea. Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak. Bittor, hilda zegoen gizon bat, esnatu egin da … [Leer más...]
Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat). 64 orrialde. Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak. Egileak: Susana Sancho eta Fernando Morillo Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen … [Leer más...]
Gariren hitzak, Idoiaren hitzak
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: bizitzaren esanahia eta norberaren pasioa aurkitu nahia eta beharra, maitasuna, nerabezaroko konfliktoak, musika, irudigintza... Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Bi eguneroko aldi berean. Bi korapilo, amets eta bilaketa. Garik barruan daraman marrazkia aurkitu nahi du, bizitza zer den irakatsiko … [Leer más...]
Izar-malkoak, edizio berritua
Adina: 14tik aurrera. 120 orrialde. Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2003an. Gaiak: sentimenduen eta sexu hastapenen nahasmena, grinaren itsutasuna eta obsesioa, hacker informatikoak, adiskidetasuna. Sinopsia Beñat. Gaztea. Teknofriki amorratua. Neskekin beno, tira. Oraintxe arte! Aurrean baitu Maider, katu-begi misteriotsu eta erakargarria. Gaua baino ilunagoa eta asmo … [Leer más...]
Santiago Bidearen misterioa (Irakurketa Erraza formatuan)
Adina: 14tik aurrera. 80 orrialde. Irakurketa Erraza formatuan (Zer da Irakurketa Erraza?). Gaiak: beldurrak gainditzea, bidaia iniziatikoa, Santiago Bidea, adiskidetasuna. Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Liburuaren hasiera. Gaumin (2014). Prezioa: 13,50 euro Sinopsia (Irakurketa Erraza formatuan) Diotenez, Santiago Bideak … [Leer más...]
El misterio del Camino de Santiago
Edad apropiadísima: 14-153 años Número de páginas: 80. Temas: Camino de Santiago, amistad, superar los obstáculos Idioma: castellano Editorial Gaumin (2014) Precio: 13,50 euros Sinopsis (en formato Lectura Fácil) Ulises es un viejo marinero. Su barco naufragó y todos sus compañeros se ahogaron. Ahora la vida le da miedo. Kemen es un joven que siempre sonríe, pero que esconde un terrible … [Leer más...]
Pasio krimena
Adina: 14tik aurrera. 208 or. Gaiak: thriller, zientziaren historia, pasioa, intriga, obsesioak, meteorologia, dantza eta musika, adiskidetasuna. Liburuaren fitxa. Prezioa: 15 euro Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin, 2013. Liburuaren hasiera. Sinopsia Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain … [Leer más...]
Hildakoei esker eta haien erruz
Adina: 14tik aurrera. 184 orrialde. Gaiak: ipuinak, maitasuna, izua, heriotza, beldurra, auto-ezagutza, misterioa, familia. Liburuaren fitxa. Irakurketa Gida edo audioliburu osoa lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Liburuaren hasiera. Prezioa: 13,5 euro Gaumin (2011). Sinopsia Gauaren itzaletan ezkutatzen den maitasuna sentitzeko istorioak dira. Lau narraziok … [Leer más...]
Deabruaren letaginak
Adina: 14tik aurrera. 164 orrialde. Gaiak: ipuinak, maitasuna, fantasia, umorea, sexua, adiskidetasuna, sorginkeria, zientzia. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Prezioa: 13,5 euro Irakurketa Gida edo audioliburu osoa lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin (2011). Bost ipuin fantastiko-umoristiko Bost ipuin dira. Nireak izanda, :-), beti dago grina eta … [Leer más...]
Suminaren estrategia
Elkar argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko … [Leer más...]
Zure arimaren truke
Txalaparta argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Sinopsia Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken … [Leer más...]
Bilbo Samurai
Txalaparta, 2010. Adina: 14tik gora. Sinopsia Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera. Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu … [Leer más...]
Itzalen sua
Gaumin, (2012). Adina: 14tik aurrera. 128 or. Liburuaren hasiera Sinopsia Itzalen sua liburua da… Barkatu. Ez da liburua: testuari estu besarkatuak eta haren gainetik dabiltza hegan ilustrazio zinematikoa eta interakzio artistikoak, infografia eta musika, estilismoa, makillajea eta antzezpena. Asko batean. Mari jainkosa, Sugaar dragoia, Gaueko, Aker, Sorgin, Basajaunak… … [Leer más...]
Gloria Mundi
Elkar, 2004 (euskaraz). Tartalo, 2005 (gazteleraz). Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan zen 2004an obra hau (Iñaki Irasizabalek idatzitako Burua txoriz beterik lanarekin erdibana). Geroxeago, 2006an, "Liburu Gaztea" saria ere jaso zuen. (Liburuaren atzean duzuen testua da hauxe) Munduaren … [Leer más...]
Erraldoi herrena
Alberdania, 2000. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Taberna bateko txoko ilun batean, pertsonaia bitxi bat ikusi du liburu honetako narradoreak. Eskuartean edalontzi bat du pertsonaiak, eta tristuraz jota dagoela begitandu zaio narradoreari. Berehala jakin du nor den: Zientzia. Izenez baino ez zuen narradoreak pertsonaia hori ezagutzen. Izenez, … [Leer más...]
Ortzadarra sutan
Elkar, 2002. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Beasaingo CAF-Igartza saria irabazi zuen 2000n. Sinopsia Bizitzaren eskolari eta esanahiari buruzko eleberria da, nolabait, Ortzadarra sutan. Izan ere, bizitzen ikastea ez da samurra inorentzat: ez dago inon argibiderik, ez erreklamazio-orririk. Eleberri honetako protagonistak –18 urteko lau neska eta beste lau … [Leer más...]
Leonardo da Vinci-ren biografia
Elkar, 2003. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Izenaren ondoan ogibidea eman ohi dugu baina, zer jarri Leonardo da Vinciri dagokion laukian? Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, bertsolari, ingeniari, idazle, gastronomo…? Arlo horiek guztiak eta gehiago ere landu zituen, baina esan liteke jakintza zuela benetako helburu, hitzaren … [Leer más...]
Eta ni zer?
Elkar, 2003. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Hamasei urteko neska bat da Larraitz: bizia, azkarra, sentibera, jatorra… baina ez da polita, eta horrek min handia ematen dio. Alferrik esango diote “barnea” dela garrantzitsuena, gero inguruko mutil guztiak bere ahizpa Usoaren atzetik baldin badabiltza. Nobela atsegingarri eta aldi berean … [Leer más...]
Seximenduz
Elkar argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Bi lagun, mutilak biak. Batek baditu hainbat neska ezagun, lagun edo dena delako... Bestea, berriz, sekula ez da ausartu neska bati hitz erdirik esaten, mozkorturik ez bazen, eta horrela, jakina, ezin ganorazko ezer lortu. Esperientziagabeak mesedez eta faborez eskatuko dio lagunari erakuts … [Leer más...]
Egun beltzetan, jolas beltzak
Erein argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Sinopsia Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta … [Leer más...]
Sexu egunsentiak
Elkar, 2000. Irakurtzeko adin egokiena: 14-15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Garai batean dena berria da gure bizitzan, bigaren aldiz jaioko bagina bezela. Eta misteriorik ilunena, mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna: sexua. Hamabost urte ditu Asierrek, eta bere bizitza nahasmen osoa da: Nagore gustatzen zaio, hamasei urteko neska bat, … [Leer más...]
Azeri noblea
Sinopsia Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri bezain nahagarri, argitsu bezain ilun. Bat… bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak. Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin … [Leer más...]
Bila nazatela
Ibaizabal, 1999. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Nerabetasunaren inguruko liburua da. Oso ondo ezagutzen omen den garaia, askotan, baina, ai, aldi berean arinegi «mozorrotu» nahi izaten dena. Sarritan ez baita oso leuna izaten. Ainara da protagonista, 16 urteko neska sentibera eta nahasia. Bere burua apur bat argitzeko asmoz-edo, eguneroko … [Leer más...]
Idoiaren agenda/Gariren agenda
Elea, 2005. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik, 150 urte ingurura. Sinopsia Fernando Morillok badaki gazteen unibertso nahasi eta zerratuena islatzen. Azpeitiarrak urteak daramatza gazte literatura jorratzen eta bere lanak ezagunak dira Euskal Herriko ikastetxe, ikastola eta institutu gehienetan. Hala ere, eleberri honetan Fernando Morillo pauso bat haratago joan da, eta egitura … [Leer más...]
Gudaoste ametsak
Kutxa, 1999. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Eta giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Ipuin honetako protagonistak gaztetako oroitzapenak ekartzen ditu gogora. Gudaoste garaia izan zuen jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta … [Leer más...]