Izenburua: Garaziko hilketak. Nor ote erruduna?Adina: 12-13tik aurrera.Orrialde kopurua: 106 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: euskal sinesmen zaharrak, misterioa intriga, Donibane Garazi, adiskidetasuna, bizitzeko gogoa.Gaumin sormen-etxea, 2021.Prezioa: 13,50 euro.ISBNa: 978-84-121515-4-1. Sinopsia «Zerbait gaiztoa sumatzen da airean.Norbaitek antzinako indarrak astindu ditu.» Lekua: Donibane … [Leer más...]
Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia
Adina: 11-12tik aurrera.102 orrialde (formatu handian: 170 x 240 mm).Gaiak: euskal mitologia, euskal historia, adiskidetasuna, Txingudi ingurua, audioaren (ahotsaren) garrantzia, Hendaia, Irun, barne-beldurrak, Antton Abbadia (Abbadiaren sekretua liburuko bigarren zatia da).Gaumin sormen-etxea, 2020.Prezioa: 13,50 euro. Sinopsia Euskal mitoak gure kaleetan, teknologia, historia, arte … [Leer más...]
Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat). 64 orrialde. Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak. Egileak: Susana Sancho eta Fernando Morillo Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen … [Leer más...]
Zonbia San Mamesen
Adina: 11tik aurrera. 144 orrialde. Gaiak: beldurra eta oztopoak gainditzea, umorea, abentura, adiskidetasuna, gaueko izakiak, Bilbo, Athletic. Liburuaren fitxa. Liburuaren hasiera. Prezioa: 13,50 euro Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Gaumin (2012). Sinopsia Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak
Adina: 8tik aurrera. 120 orrialde. Juul sarietako bat irabazi zuen 2017an. Gaiak: euskal piratak, Euskal Herriko historia, Lapurdi, lagunak, familia, abentura. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Maddiz eta piratez informazio gehiago Wikipedian, hementxe Prezioa: 14,50 euro Gaumin (2014). Audioliburu osoa doan lortzeko, idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Sinopsia Pirata-barku … [Leer más...]
Izuaren Pasabidea
Adina: 12tik aurrera. 192 or. Gaiak: bazterketa, desberdina izatea, sorginak, maitasuna, abenturak, beldurra, magia, jelosia, animaliak, oztopoak gainditzea. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Prezioa: 13,50 euro Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Gaumin (2012). Sinopsia Xabin Tanzaniatik etorritako … [Leer más...]
Maddi eta euskal sorginak
Adina: 8tik aurrera. 120 orrialde. GAIAK: euskal sorginak, Euskal Herriko historia, Axular, Lancre, Sara herria, lagunak, familia, abentura. 2016an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian hautagai izan zen. LIBURUAREN HASIERA Prezioa: 14,50 euro Audioliburu osoa doan jasotzeko, idatzi niri zuzenean faborez (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin (2015). Sinopsia Sorginak gauean, Sarako … [Leer más...]
Kai, txakur bidaiaria
Gaumin, 2015. Adina: 7tik aurrera. 60 or. Prezioa: 13,50 euro Sinopsia Kai txakur berezia da. Txakurtokietan bizi da, txakurren herrian. Edo txak-herrian, nahiago baduzue. Arazo handi bat dauka. Kai gaixoa nahasirik dago azkenaldian. Ama artzain-txakurra du eta aita, berriz, ardi-txakurra. Eta bera? Berak ez daki ziur zer nahi duen! Artzain aritu? Ehiztari? Karramarroen olatu-dantzan jardun? … [Leer más...]
Deabruaren letaginak
Adina: 14tik aurrera. 164 orrialde. Gaiak: ipuinak, maitasuna, fantasia, umorea, sexua, adiskidetasuna, sorginkeria, zientzia. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Prezioa: 13,5 euro Irakurketa Gida edo audioliburu osoa lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin (2011). Bost ipuin fantastiko-umoristiko Bost ipuin dira. Nireak izanda, :-), beti dago grina eta … [Leer más...]
Infernuko arrosak
Gaumin (2013). Adina: 11tik aurrera. 112 or. Liburuaren hasiera Liburuaren fitxa Prezioa: 13,50 euro Sinopsia Zonbia, Tristras, Itsaso, Zoro eta haren lagunen bigarren abentura. Oraingoan, bihozminak jotako deabru triste eta arriskutsu baten atzetik ibili beharko dute, non, eta Donostiako kaleetan. Alde Zaharra, Urgull, Kontxako badia… infernutik arrosa beltzak dakartzan deabruaren atzetik. … [Leer más...]
Marko panpinak trapuzko amets
Gaumin (2011). Adina: 7tik aurrera. 80 or. Liburuaren hasiera Liburuaren fitxa Prezioa: 13,50 euro Gida pedagogikoa DOAN lortzeko, idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Sinopsia Marko panpinari eskuin begia falta zaio, eta uste du horregatik baztertu duela Ezti lagunak, gurasoek txakurtxo bat ekarri diotenean. Marko falta zaion begiaren bila aterako da, bere trapuzko bihotzaren … [Leer más...]
Zure arimaren truke
Txalaparta argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Sinopsia Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken … [Leer más...]
Bilbo Samurai
Txalaparta, 2010. Adina: 14tik gora. Sinopsia Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera. Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu … [Leer más...]
HERIOTZAREN SOINEKOA. Japonia: ezpata, ispilua eta harribitxia.
Elkar argitaletxea, 2011. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Multibidaiariak saila: Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara, ordenagailu eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia … [Leer más...]
LEHOIEN DANTZA. Grezia: jolasa eta odola.
Elkar argitaletxea, 2011. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Multibidaiariak saila: Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara, ordenagailu eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia … [Leer más...]
Itzalen sua
Gaumin, (2012). Adina: 14tik aurrera. 128 or. Liburuaren hasiera Sinopsia Itzalen sua liburua da… Barkatu. Ez da liburua: testuari estu besarkatuak eta haren gainetik dabiltza hegan ilustrazio zinematikoa eta interakzio artistikoak, infografia eta musika, estilismoa, makillajea eta antzezpena. Asko batean. Mari jainkosa, Sugaar dragoia, Gaueko, Aker, Sorgin, Basajaunak… … [Leer más...]
Gloria Mundi
Elkar, 2004 (euskaraz). Tartalo, 2005 (gazteleraz). Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan zen 2004an obra hau (Iñaki Irasizabalek idatzitako Burua txoriz beterik lanarekin erdibana). Geroxeago, 2006an, "Liburu Gaztea" saria ere jaso zuen. (Liburuaren atzean duzuen testua da hauxe) Munduaren … [Leer más...]
Erraldoi herrena
Alberdania, 2000. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Taberna bateko txoko ilun batean, pertsonaia bitxi bat ikusi du liburu honetako narradoreak. Eskuartean edalontzi bat du pertsonaiak, eta tristuraz jota dagoela begitandu zaio narradoreari. Berehala jakin du nor den: Zientzia. Izenez baino ez zuen narradoreak pertsonaia hori ezagutzen. Izenez, … [Leer más...]
Dragoien orroa
Elkar, 2005. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik, 150 urte ingurura. Sinopsia Bi hari ditu Dragoien orroa-k. Orain dela milaka urte gertatzen da bat: azken herensugea akabatzeko asmoz elkartu dira basajaunak, jentilak, gizotsoa... Gogorra izango da borroka, eta garai mitiko zaharraren amaiera sumatzen da zeruertzean. Bigarren harian, gure egunetara etorrita, gaua mendian akanpatuta … [Leer más...]
Andoitz eta Lurralde Ezkutuak
Ibaizabal argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 10 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Ganbara ilun eta zahar batean, ispilu berezi eta arriskutsu bat ezkutatzen da. Andoitz gazteak zerbait susmatzen du, eta beldur izan dio beti ganbara horri. Egun batean, ordea, mutikoak ausardia bildu eta barrura egingo du. Han, hara ezustea, ispiluaren sekretua aurkituko du: beste mundu … [Leer más...]
Iratiko sorgin basatia
Ibaizabal argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 12-13 urtetik, 150 urte ingurura. Sinopsia Zerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, biluzik, hilda eta odoletan blai. Ikasle-talde bat Iratiko oihanera iristen … [Leer más...]