Elkar argitaletxea, 2011.
Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura.
Multibidaiariak saila:
Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara, ordenagailu eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia liluragarrietan.
Atzeko azaleko sinopsia:
1.600 urteko Japonia feudalean, leinu buruzagien gidaritzapean, bi gudaroste erraldoiek aurrez aurre borroka egin ondoren, garaileek bake garai luzea abiarazi zuten lurralde osoan. Ondorioz, nagusirik gabeko samurai asko, roninak, lanik gabe geratu ziren. Miyamoto Musashi izan zen ospetsuenetako bat. Haren bizitzaren pasarte zoragarri bat jaso du eleberri honek.
Multibidaiariak sailari buruzko bideo labur bat:
Sailari buruzko elkarrizketa ikusteko, ikusi hemen
Multibidaiariak sailaren aurkezpenari buruzko informazioa, Nerea Azurmendi