Urruñako gazteekin elkartu ginen. Jende ugari bildu zen, eta asko ikasi genuen guztiok!
Piratez hitz egin genuen. Batez ere, Lapurdiko piratez: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque… eta Destebetxo. Guztiak ere lapurtarrak zirenez, hurbil sentitu genituen. Are gehiago urruñarra zena. Alegia, Destebetxo! Piratarik zaurituena eta alaiena. Batzuentzat itsusiena, baina niretzat izatez ederrenetarikoa!
Ez jakin. Etorri zen urruñako lagunen bat, agian, Destebetxo haren ondorengoa ere bazen!! 🙂
Mikel Mendibil marrazkilariak piraten irudiak sortu zituen. Paperean eta baita suaren bitartez ere! Eta Fernando Morillok piraten sekretutxoak kontatu zizkigun. Borrokatu ginen, dantzatu, jolastu… eta euskal piraten abenturak ezagutu genituen!