Harriet naiz. Zer moduz? Ni primeran! Maddi arreba, aitona Antton eta Kai gure txakurrarekin abenturaz abentura gustura asko ari naiz hazten. Euskal piraten lagun bilakatu naiz azken boladan eta aurki sorginen inguruko gure bizipenak kontatuko dizkizuegu. Liburuak sortzea ere sekulako abentura da, baina horretaz Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek idatziko dute noizbait. Momentuz euskal piratekin eta gurekin abentura zirraragarria bizi dezakezue. Hemen dago 8-10 urtetako haur eta gaztetxoentzako liburua. Ongi pasa!
Lafitte eta Pellotekin dantza zoroan