Aurreko sagar-kontuak kontuan hartuta, erraz ulertuko da datorrena. Datorren gaitza eta oinazea. Odola eta mina.
Sagarrak maite dituen herria izan da euskalduna. Oso ondo zekien hori Lancre madarikatuak!
Nor zen Pierre Lancre?
XVII. mendearen atarian, etorri zen Lapurdira Pierre Lancre epaile eta inkisidorea. Amorru handia zuen bere baitan, eta beldur itzela desberdina zen orori. Ez zuen onartzen bere sinesmenetik kanpo zen ezer.
Lancrek gorroto zituen euskaldunak, aitona euskalduna bazuen ere. Lancrerentzat, ia dena zen sorginkeria: dantza, festa, kantuak… Eta euskaldunak horietan zaleak zirenez, Lancrek euskaldun gehienei leporatzen zien sorginak izatea. Bekatariak izatea. Sutan erre beharrekoak, “garbitzeko”.
Izan ere, bazen froga sakon-sakon bat: SAGARRAK!! Euskaldunek sagarrak maite izan dituzte betidanik. Eta Lancreren ustez sagarra deabruaren ikurra zen, Biblian sugeak sagar baten bitartez engainatzen dituelako gizakiak.
Horregatik, Lancreren agindupean, ehunka lagun atxilotu, torturatu eta erre zituzten Lapurdin.
Zorionez, Lancrek alde egin behar izan zuen… baina ez sagarrak.
Hurrengo sagarra jaten duzuenean, egiozue kosk Lancreren oroitzapenari. 🙂