Izar-malkoak liburuaren edizio berritua 🙂
Nire libururik irakurrienetakoa da Izar-malkoak 14-17 urte bitarteko irakurleen artean. Nora joan, han kontatzen didate, begiak eta bihotzak zirraraz, zenbateraino iritsi zaien istorioa, zer hurbil sentitu dituzten protagonistak. Beraien lagunak balira bezala. Beraiek balira bezala. 🙂 Ederra da istoriogose istoriogile batentzat halakoak jasotzea. Emozio kartsu hori sentitzea, gori eta taupaka.
Niretzat istorio «zaharra» bada ere, aspalditxo idatzitakoa, orain ni neu nago horrela, horren piztua eta txinpartatsu, protagonista horien bigarren etaparekin zeharo emozionatua. Haien bertsio zaharberritua eskuen artean izatean. Ea orain arte bezainbeste gustatzen zaizuen zatozten irakurleei! Hemen informazioa.