Sorginetxe proiektua jaiotzear da mundura. Irailean ohiko ikasturtea hasi bitartean jarraituko dut txukuntzen eta atal berriak eransten, baina norbaitek ikusi nahiko balu nola ari den garatzen, ateak (eta besoak) zabalik izango ditu. Esperimentatzeko eta hanka-sartze ugari egiteko unea da orain. 🙂
Aaaspaldian nabigatu nahi nuen itsasoa da Sorginetxe. Lehen olatuak zeharkatzen hastea egokitu zaio azkenean ere. Periplo luzea (eta ederra) izango dela dudarik ez dut, hamaika mila txingor-ekaitz jasan arren, askotxo goxatzen ari naizelako saltsa hauekin guztiekin dantzatzen eta gehiegitan aparkaturiko hainbat eta hainbat “harrikada” berriro dastatzen. 🙂
Hementxe dituzue ba Sorginetxe txokoan sortutako lehen harrikada horiek, apur bat sailkatuak (laster izango dira batzuk-batzuk gehiago). Sorginetxe zer den jakiteko, lehenbiziko bideo horretan ikus dezakezue azalpena. Oso laster, bideo gehiago. Eta gehiago. On egin!
Liburuak:
Mitoen inguruan:
Hainbat begirada zoragarri (denetarik pixka bat):
Irakurketa erraza zer den:
Audioliburuez:Â
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)