Sorginetxeren lanak eta sormenak eskutik eramanda, bi atal gehiago “azaldu” zaizkio webguneari: Irakurketa Erraza eta Audioliburuak. Biak ezinbestekoak, biek merezi dute ikusgarritasuna.
Izenek beraiek azaltzen dute argi zer izango dituen bakoitzak zutabe. Errazago irakurri (hobeto ikasi!) ahal izateko moduak edo liburuak (artikulu, zeinahi testu…) entzuteko manerak.
Atalen barruan topatuko dituzue sarrera-bideoak, dena (asmoz eta ustez!) txukun-txukun azaldua.
Ze txoko politt bihurtuko den Sorginetxe hau, demontre. Biba Sorginetxeko sorginen “zori”mena, zoramena eta sormena!
Eta ongi etorri.
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)