Istorioen musika ezkutu guztiak entzun nahian nabilenez, sarritan lortzen ditut ezustean doinu iradokitzaileak. Edo zoragarriak. Edo, oraingo honetan bezala, gutxienez dibertigarriak.
“Hiru istripu eta bi amodio” liburua osatu nahian ari nintzela, hari sorta galanta neukan, nahas-mahas, elkar-josteko zain, papur guztiekin kantu koherente bat nola biribilduko. Txinparta magikoaren bila nenbilen… eta istorio hau etorri zitzaidan ate joka.
Eta hari guztiak dantzan hasi ziren orduan. Eta kantua osatu. Eta liburua jaio.
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)