Badakit ez duzuela sinetsiko. Bost axola. Ez duzue inoiz izan sentsazioa zerbait aurkitu behar zenutela, baina zer zen jakin gabe?
Nik betidanik izan dut ezten hori ziztaka. Bilatu, bilatu… Zer, ordea? Zer letxe bilatu behar nuen? Eta zer bilatu ez banekien, nola aurkitu? Zer aurkitu? Saiatu nintzen hala ere. Denboraldi luze batez konbentzitua egon naiz Albert Einsten zela nire itsasargia eta norakoa. Einstein?
Nork esan behar zidan. Einstein neukalakoan helburu… eta orain barruko ahotsa aklaratu egin zait. Di-da. Abixatu gabe. Kolpetik.
Nire jomuga txima-nahasia bazen, baina ez Einstein: Son Goku baizik! Beti galduta, eta orain, redios, oraintxe, hain garbi ikusten dut zein den nire bizitzako helburu total eta absolutua: dragoi bolak topatzea.
Ez da erraza izango. Banoa astirik galdu gabe haien bila!
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)