Egun biziak izan dira aurrekoak. Oso biziak. Lehenbizikoz sartu behar nuen jende gehiago bideoetan. Baliabide tekniko minimoak izanda, baina ez sormenezkoak 🙂 Eta buruak eta jolas-gogoak erantzuten dute halakoetan.
Eta zer esan laguntzaileez! Laguntzaile sorta aparta eta bikaina izan baitet harrikada honetan. Eskerrik asko guztiei! 🙂
Zehaztuxeago.
Lehenbizi, Las Carreras-eko Oier Yanes eta Malen Yanes, liburutegiko pista ematen didaten gazteak, eta ondoren Meatzaritza Museora bideratzen nautenak (jarraian den 3. kapituluan ikusiko duzue). Hori bai, haiekin amaiera-bideo bat grabatzea falta! Hurrengo batean izango da, sin falta. 🙂
Gero, Muskizeko liburutegian, Fernando Juárez eta Inma García liburuzainak izan ditut gidari eta informazio-gune. Benetako jakintsuak. Eta frikiak, zeharo frikiak. Makina bat xelebrekeria geratzen zaigu bidean.
Hauxe duzue Muskizeko liburutegiko lotura: http://www.muskiz-liburutegia.org
Unibertsoak energia ona pilatzen duen puntu horietako bat da. Hurbildu eta egiaztatu 🙂
Bideoari dagokionez, Muskizen zerbait misteriotsua ezkutatzen da, argi dago. Dragoia agian. Edo… auskalo. Dena delakoaren bila arituko gara, arriskuz arrisku 🙂
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)