Gallartako “Euskal Herriko Meatzaritza museoa” bixitatzera goaz oraingoan, bertako sekretuen bila. Ze txukun ta “paperean sartua” azaldu zuen dena Haizea Uribelarrea zuzendariak! Eskerrik asko!
Meatzaritza Museoan badira ikusteko eta ezagutzeko moduko misterioak. Garai bateko lan-baldintza sineskaitzak (gaur egungo ikuspegitik), herri irentsiak (Gallarta), mutiko meatzaria, txapela buruan eta ibili meatzean lasai asko… Inguru honetan burdinazko gizon-emakumeak dira, eta ulertzekoa da zergatia.
Guk sekretu horietako batzuk aurkituko ditugu… eta ezuste handi bat izango dugu amaieran, opari: norbait atzetik daukagu, pistola eta guzti! Uf. Oooospa!
Hauxe Meatzaritza Museoaren lotura: http://www.meatzaldea.eus
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)