Astetxo batzuetan-batzuetan jo eta su aritu ondoren, bideoak gora eta soinuak behera, edizioak gora eta maketazioak behera, azkenean txalupa uretaratzeko unea iritsi da: «Sorginetxe istorioak» jaio da. 🙂
Esperimentazioa hasi baino ez da egin, noski, eta asko izango da probatzeko eta hobetzeko. Baina hona lehen bizi-negarra. Negar ona.
Informazio zabalagoa bere txokoan bertan, hemen.
Zenbat istorio diren bidean. Zenbat amets eta abentura.
Ongi etorri Sorginetxera!
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)