Ikasturtea abiatzen ari den honetan, bi aholku azpimarratu nahi nituzke. Yeats poetari lapurtu dizkiot. Biak ditugu beharrezkoak, hain beharrezkoak, gu, garen eta behar genukeen benetako gu hori izaten ahalegintzeko, soinean dugun bide malkartsuan.
Bi ezten-alholkuak dira sinpleak, merezi duten on gutxi horien modura. Sinpleak bezain iheskorrak. Halabeharrez?
Lehena: «Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik». Ze mezu bikain eta zorrotz! Ze ezinbestekoa! Hobe bai zainetan eta neuronen txinpartetan iltzaturik bagenu.
Bigarrena: gutako bakoitzak, jakin edo ez, onartu edo ez, poema bat darama barnean, sutan eraman behar genukeen poema. Yeats poetak ederki zekien hori. Eta ederki bultzatzen gaitu geure baitara salto egiten ausart gaitezen. Prest?
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)