Ikasturtea hasita, aurten inoiz baino zabalago izan nahi ditut belarriak, inguruan direnen mezuak ahal bezain garbi entzuteko. Bereziki entzuteko unea det orain.
Nire azken liburuetako bat dela-eta (Zauri ezkutuak, bullying-a eskolan), jazarpenaren gaia izan dut inguruan bueltaka tarteka-marteka. Oso bitxia izan da zenbait irakasleri proposamen berbera errepikatua entzutea oso egun gutxitan: serie bat gomendatu didate, zabaltzea gomendatu, klasean erabiltzeko aproposa iruditu zaielako. Seriea “13 reasons why” da (13 arrazoi), eta gai latzak aztertzen ditu: suizidioa, jazarpena, heriotza.
Gaiak kezkatuz gero, beraz, eman aukera bat.
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)