Sorginetxe txokoa berez irailean "irekiko" bada ere, zenbait bideo eskegiz joan naiz jada. Denbora apur bat eskuratu ahala, gustatuko litzaidake (haietako batzuk behintzat!) hurbilxeagotik aztertu ahal izatea. Abbadiarena, esate baterako. Hauxe: Antton Abbadia. Gizon asko izan zen gizona. Antton Abbadia handiari buruzko sarrera txikia da bideoa. Bidaiari bikain haren hanka-sartzeak, … [Read more...]
Irakurketa Erraza eta Audioliburuak, atal berriak
Sorginetxeren lanak eta sormenak eskutik eramanda, bi atal gehiago "azaldu" zaizkio webguneari: Irakurketa Erraza eta Audioliburuak. Biak ezinbestekoak, biek merezi dute ikusgarritasuna. Izenek beraiek azaltzen dute argi zer izango dituen bakoitzak zutabe. Errazago irakurri (hobeto ikasi!) ahal izateko moduak edo liburuak (artikulu, zeinahi testu...) entzuteko manerak. Atalen barruan … [Read more...]
Sorginetxe jaiotzear da
Sorginetxe proiektua jaiotzear da mundura. Irailean ohiko ikasturtea hasi bitartean jarraituko dut txukuntzen eta atal berriak eransten, baina norbaitek ikusi nahiko balu nola ari den garatzen, ateak (eta besoak) zabalik izango ditu. Esperimentatzeko eta hanka-sartze ugari egiteko unea da orain. :-) Aaaspaldian nabigatu nahi nuen itsasoa da Sorginetxe. Lehen olatuak zeharkatzen hastea egokitu … [Read more...]
Juul 2017 sarietako bat :-)
Aurreko astean “Maddi eta euskal piratak” liburuak Juul sarietako bat jaso zuen Lesakan. Eskerrik asko irakurle eta parte hartzaile guztiei! Sarritan esaten den moduan (nahikoetan ez!), liburu batentzat ez da sari garrantzitsuagorik irakurleek eskainitakoa baino. Mila esker Mikel Mendibili ere, Maddi “haragiztatzen” majo lagundu zuelako. Eta mila esker guztiei, bihotzez, Maddiren beraren … [Read more...]
Trumoi txakurraren negarra
Gaumin, 2016. Adina: 9tik aurrera Orrialde kopurua: 96 Liburuaren hasiera Sinopsia Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe. Oinatz eta Goizane … [Read more...]
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa (Irakurketa Erraza)
Sinopsia (Irakurketa Erraza formatuan) Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion … [Read more...]
Zarautz, Lizardi BHI
Nola baldintzatzen gaituen hizkuntzak! Nola hitz egin, hala sentitu. Hala bilakatu. Hala izan! Hizkuntza baldintza, aukera eta sasi-muga. Eta, hala eta batez ere, bihotza. Hala ere, erderaz arituta ere, euskaraz ulertu genuen elkar. Bitxia. Eta bitxiena falta zen, ezustearen lehia iritsi zenean. Ezustearen beharra. Ezustearen arnasa. Emozioa pil-pilean ehunka (ehunka!) irrika piztuen aurrean. … [Read more...]
Irun, Eguzkitza BHI
Irun herri asko da. Hasieran, Irun ezagutu aurretik ere, gustuko ez nuela sinetsita nengoen. Motzen haritik. Ergelen modura. Zorionez, hanka sartzeko aukera izan nuen. Eta Irunen porturatu, eta ezagutzen hasi, oraindik ere gustatzen ez zitzaidala pentsatzeko. Batzuetan naizen ergelaren modura, birritan ere dastatu behar izan nuen. Aski ez, eta hirutan. Apurka, Irun zen Irun anitza hurbiltzen … [Read more...]
Amets ameslarik Juul saria
:-) Gau-hontzaren isilhegadaren ukitua iruditu zait. Abixua dakar, irribarretsu: Juul sarietan izango gara berriro. Irakurleek erabaki dute Amets ameslari istorioak baduela leku txiki bat beraien bihotzetan. Laster elkartuko gara zuen txokoan ni eta nire amets guztiak. Gustura. Pozik. Oso. Eskerrik asko Juulkide guztiei!! … [Read more...]
AEG
Zenbat txoko bat eginak zuen txokoan. Hendaia, Hernani, Eslobakia, Galizia! Zenbat ilusio hausnartzeko. Adiskidetasunaren adibidea: hizkuntza batetik bestera zuzenean itzuli daiteke. Bihotz batetik bestera? Amets batetik bestera? Jakina! Jadanik frogatu degu. :-) Pentsatzen, pentsatzen, heldutasuna noiz iristen den. Heltzean etortzen ote den. Zoritxarrez ez. Ja! Zorionez ez. Ez zaigu besterik … [Read more...]
Larramendi
Zalantzak kili-kolo, isilmalkoak, amets promesak. Filosofia eta fisika atetik sartu, baina ez ausartu. Eta otsoa, azkenaldian beti, begirada zorrotz eta adi, salto egiteko prest. Zuen begiak izpika. Bilatzearen, aurkitu nahiaren irrika. Zer, oraindik garbi izan ezin arren. Airea bibrazio hutsean, dar-dar. Zain. Zeuen zain. Badakizue hor dela. Hor dezuela. Ez da aski ordea eskua luzatzea, belarriak … [Read more...]
Garralda, Orreagako ama
Une bereziak. Badakizu ager litezkeela, baina ez dituzu espero. Ez dakizu noiz etorriko diren. Ez dakit zenbat eskolatan egon naizen jada azken urteotan. Ez dakit zenbat saio egin ditudan. Jadanik 2000tik hurbil izango naiz. Beharbada gehiago dagoeneko. Batzuk-batzuk. Zenbat galdera jaso ote ditut? Zeruak izar adina bai! Etengabe eskatzen diet entzuleei ondo sentitzeko egin beharreko galdera. … [Read more...]
Blogaren hasiera
Webgunea berritzeko gogoa nuen (eta beharra zegoen) aspalditik, eta blog dinamikoa izango da hemendik aurrera. Berriak eta nobedade guztiak "sarrera" moduan argitaratuko dira, hementxe bertan. Zuen iruzkinak, eskaerak, gomendioak edo xelebrekeriak bidali ditzakezue. Ongi etorri denetariko istorio, mito, poesia bizi eta irudimen-festa pil-pilean izango diren gunera! … [Read more...]
Azken urteotako gai “zailak”
Urtetxo batzuk daramatzat euskal herriz herri, liburuez, istorio eta historiaz, zientziaz eta denetariko gaiez solasean. Hitz egiten, baina baita entzuten ere. Bereziki entzuten. Nola konta dezake idazle batek edozer belarriak itxita? Ezin! Nire ohiko gaiak ateratzen dizkidatenean normala da batzuk errepikatzea: nonahi gordetzen diren denetariko mitoak, euskal kontuak, zientziaren jira-biran edo … [Read more...]
Izar malkoak (edizio berritua)
Izar-malkoak liburuaren edizio berritua :-) Nire libururik irakurrienetakoa da Izar-malkoak 14-17 urte bitarteko irakurleen artean. Nora joan, han kontatzen didate, begiak eta bihotzak zirraraz, zenbateraino iritsi zaien istorioa, zer hurbil sentitu dituzten protagonistak. Beraien lagunak balira bezala. Beraiek balira bezala. :-) Ederra da istoriogose istoriogile batentzat halakoak jasotzea. … [Read more...]
Pedro Agerre, Axular, eta euskal sorginak
Egun on, abenturazaleok! Hemen Maddi :-) Nik lehen Axular idazlearen izena ezagutzen nuen. Eta euskararen historian inportantea izan zela. Orain, sorginen abenturari esker, berarekin egoteko aukera izan dut. Gizon bitxia! Tematia. Jakintsua. Bizia. Eta zekizkien hainbat kontu ezkutuan gorde behar izan zituenak… Sorginekin garbi ikusi genuen bezala. Pedro Agerre Axular (1556-1644) … [Read more...]
Euskal piraten kalak
Euskal piraten kalak Iepa, lagunok! Ai, askotan esaten dugu pirata izan nahi dugula. Baina pirata izateko, benetako pirata, bada zer ikasia. Makina bat kontu! Ez dira hala ere hain kontu gaitzak, gogoa izanez gero. Adibidez, barkua ezagutu behar duzu, zeure gorputzeko azala bezain ondo. Hobeto! Itsasoa, noski, beste hainbeste. Itsasoaren usainak eta koloreak, saltoak eta bareguneak. Eta oso … [Read more...]
Maddi eta euskal sorginak
Hemen da Maddiren abentura berria, Harriet neba txikia eta Antton aitonarekin batera: Maddi eta euskal sorginak. Euskal piratekin egon ondoren, Maddik euskal historiako beste une triste (baina oso esanguratsu!) bat ezagutuko du: sorginen ehiza. Espazioan gertu da: Sara herrian, bereziki. Denboran apur bat atzera egingo du: XVII. mendera. Zer ziren sorginak? Zein zen haien jakinduria? Nor aritu … [Read more...]
Kai, txakur bidaiaria
Haur gaztetxoagoentzat egin dugu honakoa. Txakur berezi baten abenturak ditu ardatz, baina guztiontzat baliogarriak izan daitezkeen ikaspenak gordetzen ditu ere. Hemen informazioa! … [Read more...]
Maddi eta euskal piratak Iruñean
Gaztetxoak eta gurasoak, Katakrak liburutegian. Izen polita, ezta? Katakrak! Hautsi da inguratzen gaituen kutxa zurruna… eta abiatu da magiaren dantza distiratsua! Euskal bost pirata ezagutu genituen: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque eta Destebetxo. Zein baino zein ausartagoa eta liluragarriagoa. Argiak, bizkorrak, umoretsuak. Bizi-biziak! Urruñan bezala, Mikel Mendibil … [Read more...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (3). Sorginak eta Pierre Lancre
Aurreko sagar-kontuak kontuan hartuta, erraz ulertuko da datorrena. Datorren gaitza eta oinazea. Odola eta mina. Sagarrak maite dituen herria izan da euskalduna. Oso ondo zekien hori Lancre madarikatuak! Nor zen Pierre Lancre? XVII. mendearen atarian, etorri zen Lapurdira Pierre Lancre epaile eta inkisidorea. Amorru handia zuen bere baitan, eta beldur itzela desberdina zen orori. Ez zuen … [Read more...]
“Hiru istripu eta bi amodio” liburuak Juul saria :-)
Aurreko ikasturte amaieran eman zidaten berri pozgarria: Hiru istripu eta bi amodio liburuak JUUL sarietako bat irabazi zuen. Bereziki eskertzen den sarietako bat da, irakurleek beraiek bozkatzen dutelako zuzenean. Poza, hortaz, bikoitza da. Mila esker Juul-eko irakurleei eta antolatzaileei! Beste liburua bat ere garatzen eta txukuntzen nabil. Nerabe/helduak izango dira protagonista honakoan, … [Read more...]
Maddi. Haurrentzako liburu berriak sortzen
(Mikel Mendibil) Harrieten hitzak aintzat hartuz, liburuak sortzeko abenturaz arituko naiz laburrean. Maddiren abenturak Fernando Morillok idazten ditu, eta nik ilustratu eta edizio eta maketazio lana burutzen dut. Liburua aurkezteko bideo edo booktrailerra ere sortzen dut ondoren. Une honetan "Maddi eta euskal sorginak" libururako testuen zain nago ilustratzen hasteko, baina Fernandok … [Read more...]
Maddi. Liburuak sortzeko abentura!
Harriet naiz. Zer moduz? Ni primeran! Maddi arreba, aitona Antton eta Kai gure txakurrarekin abenturaz abentura gustura asko ari naiz hazten. Euskal piraten lagun bilakatu naiz azken boladan eta aurki sorginen inguruko gure bizipenak kontatuko dizkizuegu. Liburuak sortzea ere sekulako abentura da, baina horretaz Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek idatziko dute noizbait. Momentuz euskal … [Read more...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (2). Mitologian
Euskal kondairei begiratzen badiegu, batzuetan-batzuetan azaltzen zaizkigu sagarrak. Behin, adibidez, ba omen zebilen artzain bat Murumendin ardiak zaintzen. Egarriak zegoenez, ur bila hasi zen hara eta hona. Halako batean zer aurkituko, eta kobazulo baten ahoa. Eta hantxe, dama gazte bat apain jantzita. Dama bitxia iruditu zitzaion. —Zer zabiltza, gizontxo? —galdetu zion emakumeak. —Ba … [Read more...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (1). Piratak
Ai, sagarrak. Sagarrekin hasi ginen aurrekoan. Sagarrek zeresan handia baitute. Aitonak kontatu zigun bezala, Antzinako Greziako lurretan Troiako gerraren pospolo izan ziren sagarrak. Mundu osoko kondaira ugaritan azaltzen dira, baina orain, hemen, gureari erreparatuko diogu. Gurean ere askotxo azaltzen dira sagarrak. Edo haien ondorengo gozoa: sagardoa edo sagar-arnoa! Goazen apurka, sagarrek … [Read more...]
Maddi eta euskal piratak Urruñan
Urruñako gazteekin elkartu ginen. Jende ugari bildu zen, eta asko ikasi genuen guztiok! Piratez hitz egin genuen. Batez ere, Lapurdiko piratez: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque… eta Destebetxo. Guztiak ere lapurtarrak zirenez, hurbil sentitu genituen. Are gehiago urruñarra zena. Alegia, Destebetxo! Piratarik zaurituena eta alaiena. Batzuentzat itsusiena, baina niretzat … [Read more...]
Maddi eta Olinpoko sagarrak
Maddi naiz, eta euskal piratekin bueltaka nabil. Sagarrak gustatzen? Harriet nebari eta bioi ere bai. Baina kontuz!!! —Sagarrak magikoak dira, Maddi —kontatu zidan aitona Anttonek. —Magikoak? —Bai, horregatik azaltzen dira mito ugaritan. Eta euskaldunontzat makina bat gauza on ekarri digute sagarrek… baina baita arriskua ere. —Sagarrek arriskua? —Eta mesedea. Nahi duzue sagarren inguruko … [Read more...]
Maddi, Pellot eta Wellington
Kaixo! Maddi naiz. Baina hemen bazaudete, oso litekeena da honezkero ni apurtxo bat behintzat ezagutzea, ezta? Bestela ere, ez kezkatu. Hemen duzue informazio pixka bat nitaz eta beste hainbat kontuez. Ta kontuak kontu, hainbeste kontu kontatuko nizkizueke! Ezagutu ditudan pirata itzelak, Amaia sorgina, Axular idazlea… Onena, gehienetan bezala, apurka joatea izango da, ezta? Badakit non hasi. … [Read more...]
Zauri ezkutuak, Bullying-a eskolan
Tarteka, gai batere ez samurrei eman behar zaie ahotsa. Honi, adibidez: eskolako jazarpena, bullying-a deritzon infernu-antzekoa. Ez zait erraza egin liburua idaztea, inola ere. Baina egin behar zela iruditu zitzaidan, eskoletatik zenbait eskaera jaso ondoren. Liburuaren izenburua Zauri ezkutuak (Bullying-a eskolan) da. Hauxe duzue liburuaren sinopsia: Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak … [Read more...]
Maddi eta euskal piratak
Hona hemen beste abentura bat: Maddi_eta_euskal_piratak. Oraingoan, bihotz-gaztetxoentzat. Maddi da protagonista, neskato bihurri samar bat. Euskal pirata handi batzuk aurkituko ditu… eta haiekin batera egin beharko die aurre altxorra lapurtu nahi dietenei! Marrazkiak Mikel Mendibilenak dira. Ederrak, e? Hona liburuaren sinopsia: Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik … [Read more...]