Izenburua: Poziktibo. Beldurrak harrapatzen zaitueneanAdina: 12-13tik aurrera.Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: gazteak eta beldurra, adiskidetasuna eta laguntza, abentura, sormena, oztopoak gainditzea.Gaumin sormen-etxea, 2023.Prezioa: 15 euro.ISBNa: 978-84-121515-6-5. Sinopsia Beldurra.Enaitzek 13 urte ditu. Bideogile izateko ametsa zuen.Egun batean, ordea, beldur … [Leer más...]
Kili-kolore (blog-ean)
Izenburua: Kili-kolore (Tafalla oinez)Saila: Euskara erraTzean (Euskaraz motibatzen eta sor(gin)tzen)Adina: 9-11tik aurrera.Orrialde kopurua: 90 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: desberdina izatea, aiton-amonen eta biloben harremana, familia, lagunak, Tafalla, bizitzaren oztopoak eta haiei aurre egitea, umorea, bakardadea.Gaumin sormen-etxea, 2022.Prezioa: 13,50 … [Leer más...]
Garaziko hilketak
Izenburua: Garaziko hilketak. Nor ote erruduna?Adina: 12-13tik aurrera.Orrialde kopurua: 106 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: euskal sinesmen zaharrak, misterioa intriga, Donibane Garazi, adiskidetasuna, bizitzeko gogoa.Gaumin sormen-etxea, 2021.Prezioa: 13,50 euro.ISBNa: 978-84-121515-4-1. Sinopsia «Zerbait gaiztoa sumatzen da airean.Norbaitek antzinako indarrak astindu … [Leer más...]
Istorio guztien taupada
Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poemaAdina: 11-12tik aurrera.Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).Gaiak: ipuinen garrantzia eta sendabidea, narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.Gaumin sormen-etxea, 2020.Prezioa: 13,50 euro.ISBNa: 978-84-121515-2-7. Sinopsia Joseba naiz. Bitxia naizela diote. Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak. Adrian bihotza da. … [Leer más...]
Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia
Adina: 11-12tik aurrera.102 orrialde (formatu handian: 170 x 240 mm).Gaiak: euskal mitologia, euskal historia, adiskidetasuna, Txingudi ingurua, audioaren (ahotsaren) garrantzia, Hendaia, Irun, barne-beldurrak, Antton Abbadia.Gaumin sormen-etxea, 2020.Prezioa: 13,50 euro. Sinopsia Euskal mitoak gure kaleetan, teknologia, historia, arte martzialak eta misterioa. Enigma iluna agertu da … [Leer más...]
Hezkuntzaren izpi positiboak
Hezkuntzaren munduan, sarri, arazoak eta minak iristen zaizkigu... gehienbat. Besteei eman nahi diegu lekua: uneoro sortzen diren izpi, txori, alaitasun eta txinparta positiboei. Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak … [Leer más...]
Etapa berria, hezkuntza eraldatzen laguntzeko prest
Hiru bat urte eman ditut nire leize-munduetan, ikasten, bilatzen, ametsak zizelkatzeko lanetan. Idazteko aukerarik gabe, periplo bitxia suertatu zait. Beti pentsatu nuen idatzi gabe arnasarik gabe baino okerrago egongo nintzela; ez da txantxa, eta are gutxiago figura literarioa, egia totala eta uholdetsua baizik. Iraun dut, ordea. Eta existitzen zirenik ere espero ez nuen hainbat pasio-bide … [Leer más...]
Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria) liburua
Adina: 13-14tik aurrera. 112 orrialde. Gaiak: hezkuntza, ikastea eta irakastea, laguntasuna, depresio endogenoa, adimen anizkoitzak, norbera aurkitzea, pasioa. Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Informazio gehiago hemen Sinopsia “Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik” (W. B. Yeats) Ermua: mendiek besarkaturiko herria. Miren, Hodei eta Ismene: hiru … [Leer más...]
Hilezkorra (Otsoaren begirada) liburua
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: hilezkortasuna, leialtasuna, iragana eta etorkizuna, antzinako historia, mitologia, gizakion alderdi iluna eta autosuntsigarria, norberaren burua gainditzea. Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Informazio gehiago hemen Sinopsia Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak. Bittor, hilda zegoen gizon … [Leer más...]
Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat) liburuak
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat). 64 orrialde. Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak. Egileak: Susana Sancho eta Fernando Morillo Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Informazio gehiago hemen Sinopsia Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, … [Leer más...]
«Gariren hitzak, Idoiaren hitzak» liburua
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: bizitzaren esanahia eta norberaren pasioa aurkitu nahia eta beharra, maitasuna, nerabezaroko konfliktoak, musika, irudigintza... Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Informazio eta bideo gehiago hemen Sinopsia Bi eguneroko aldi berean. Bi korapilo, amets eta bilaketa. Garik barruan daraman marrazkia aurkitu nahi du, … [Leer más...]
Lectura Fácil-Irakurketa Erraza necesita tu ayuda
La Lectura Fácil/Irakurketa Erraza necesita vuestra ayuda. Aquí va mi pequeña petición. También he querido recordar a Nerea Sologaistua. Falleció hace poco. Era una de esas personas que ayudan a que el mundo sea un poco mejor. La conocí en Ermua, trabajando en el “refugio” de la Lectura Fácil. Eskerrik asko eta ez adiorik (Gracias y hasta siempre), Nerea. Si queréis saber un poco más sobre … [Leer más...]
Irakurketa Errazak zuen laguntza behar du
Irakurketa Errazaren mundua laguntza eskean dabil. Hemen da nire eskaera txikia ere. Nerea Sologaistua ere gogoratu nahi izan det bideoan. Duela gutxi hil zen. Mundua apur bat hobeto uzten duen pertsona horietako bat zen. Ermuan ezagutu nuen, eta Irakurketa Errazaren “aterpean” aritu zen lanean, laguntzen. Ez adiorik, Nerea. Irakurketa Errazaz gehiago jakin nahi badezue, hementxe dezue … [Leer más...]
El misterio del Camino de Santiago
Algunas anécdotas sobre la creación del libro “El misterio del Camino de Santiago”, en formato de Lectura Fácil. Cómo se creó o cómo llegó a mí. Esta historia ha supuesto un kilotón de magia a mi alrededor, en todos los sentidos. Tengo tanto que agradecerle a los duendes que hilan los relatos que luego me susurran por las esquinas. Los dos protagonistas se basan en gran parte en la historia de … [Leer más...]
Nola sortu zen Santiago Bidearen misterioa
“Santiago Bidearen misterioa” liburuaz kontutxo batzuk. Batez ere, nola sortu zen. Edo bestela esanda, nola iritsi zitzaidan. Magia ugari egin du nire inguruan istorio horrek, eta asko eskertu behar diot. Hementxe dezue liburuaren nondik norakoaren txiki bat. A, ahaztu aurretik: liburua Irakurketa Erraza formatuan dago. Badaezpada! Irakurketa Errazaz gehiago jakin nahi badezue, hementxe dezue … [Leer más...]
Antton Abbadia. Gainditu zeure burua
Antton Abbadiaren bizitzatik irakaspen ugari atera daitezke. Ni gehien erakartzen nauen horietako bat hauxe da: gainditu zeure burua. Beti. Edonola. Antton etengabe zebilen bere burua lehiatzen, gainditzen, hobetzen. Txikitatik izan zuen harago iritsi nahia, gehiago jakin gura, hau eta hura eta dena ulertu beharra: hizkuntzak, pertsonak, izarrak, euskara. Edozer, edonor, … [Leer más...]
Euskaraz material gehiago behar
Irakasleengandik etengabe iristen ari zaidan kexua da horixe: euskaraz material erabilgarri gehiago behar dela gelarako. Bideoak, audioak, luzeak, laburrak, serioak, ludikoak… Denetarik. Ea ba. Ahaleginduko gara apurka gehitzen. :-) (Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak) … [Leer más...]
13 arrazoi (13 reasons why). Serieak amu
Ikasturtea hasita, aurten inoiz baino zabalago izan nahi ditut belarriak, inguruan direnen mezuak ahal bezain garbi entzuteko. Bereziki entzuteko unea det orain. Nire azken liburuetako bat dela-eta (Zauri ezkutuak, bullying-a eskolan), jazarpenaren gaia izan dut inguruan bueltaka tarteka-marteka. Oso bitxia izan da zenbait irakasleri proposamen berbera errepikatua entzutea oso egun gutxitan: … [Leer más...]
Bideoa Yoseba Peña idazlearekin: «Kaosaren ederra»
Hona hemen Yoseba Peña bere “Kaosaren ederra” liburuaz hitz egiten. Istorio bitxia eta berezia da Yosebarena. Ez dakigu nola jasotzen degun errealitatea. Ez dakigu jasotzen deguna errealitatea den, edo “gure” errealitatea, edo areago, beste norbaitek ezarri digun errealitatea. Zenbat buru hainbat errealitate-aburu! “Matrix” eta “Laranja mekanikoa” filmak edo “1984” liburua etortzen dira … [Leer más...]
Euskal idazle serioak (oso serioak)
Bai, bai, badakiiiiit! Soinua penagarria da. Saiatu naiz “hobetzen”, baina zarata mota gehiegi daude, ta okerrago geratzen da. Edo zait. Horrela uztea erabaki det. Ze hausnarketa gustatu zait. Oso serioa da ;) Eskerrik asko beste idazle serioari, Yoseba Peñari!!! Bera gabe s(j)olasaldia ez litzateke hain sakona izango. Dudarik ez (serio aurpegiz esana). Oharra: EZ gaude parrandatik etorri … [Leer más...]
Ikasturtearen hasieran, poeta baten bi aholku, bi ezten, bi opari
Ikasturtea abiatzen ari den honetan, bi aholku azpimarratu nahi nituzke. Yeats poetari lapurtu dizkiot. Biak ditugu beharrezkoak, hain beharrezkoak, gu, garen eta behar genukeen benetako gu hori izaten ahalegintzeko, soinean dugun bide malkartsuan. Bi ezten-alholkuak dira sinpleak, merezi duten on gutxi horien modura. Sinpleak bezain iheskorrak. Halabeharrez? Lehena: "Hezkuntza ez da ontzi … [Leer más...]
Azkenean ere, «Sorginetxe istorioak» jaio da
Astetxo batzuetan-batzuetan jo eta su aritu ondoren, bideoak gora eta soinuak behera, edizioak gora eta maketazioak behera, azkenean txalupa uretaratzeko unea iritsi da: "Sorginetxe istorioak" jaio da. :-) Esperimentazioa hasi baino ez da egin, noski, eta asko izango da probatzeko eta hobetzeko. Baina hona lehen bizi-negarra. Negar ona. Informazio zabalagoa bere txokoan bertan, … [Leer más...]
DBB (Dragoi Bolen Bila) 03. Meatzaritza Museoaren sekretuak (Gallarta)
Gallartako “Euskal Herriko Meatzaritza museoa” bixitatzera goaz oraingoan, bertako sekretuen bila. Ze txukun ta “paperean sartua” azaldu zuen dena Haizea Uribelarrea zuzendariak! Eskerrik asko! Meatzaritza Museoan badira ikusteko eta ezagutzeko moduko misterioak. Garai bateko lan-baldintza sineskaitzak (gaur egungo ikuspegitik), herri irentsiak (Gallarta), mutiko meatzaria, txapela buruan eta … [Leer más...]
DBB (Dragoi Bolen Bila) 02. Dragoiak Muskizen? Liburutegiko jakintsuak
Egun biziak izan dira aurrekoak. Oso biziak. Lehenbizikoz sartu behar nuen jende gehiago bideoetan. Baliabide tekniko minimoak izanda, baina ez sormenezkoak :-) Eta buruak eta jolas-gogoak erantzuten dute halakoetan. Eta zer esan laguntzaileez! Laguntzaile sorta aparta eta bikaina izan baitet harrikada honetan. Eskerrik asko guztiei! :-) Zehaztuxeago. Lehenbizi, Las Carreras-eko Oier … [Leer más...]
Euskal youtuberrak behar dira? Aitzakiak baztertzen
Euskal mundua txikia dugu. Hori badakigu. Euskal irakurleekin bide luzea dago horrexegatik, eta oraindik ugaritsuago bihurtzeko dagoen txokoa da. Badago zer egiterik laguntzeko? Bai! Zorionez beste aukera batzuk sortzen ari dira. Euskaldun askori kosta egiten zaio euskaraz irakurtzea… baina ez hitz egitea! Ez entzutea! Hiztunak baditugu behar (eta akaso maite!) adina, eta jaiotzen ari den mundu … [Leer más...]
Non arraio daude dragoi bolak? DBB (Dragoi Bolen Bila) 01
Badakit ez duzuela sinetsiko. Bost axola. Ez duzue inoiz izan sentsazioa zerbait aurkitu behar zenutela, baina zer zen jakin gabe? Nik betidanik izan dut ezten hori ziztaka. Bilatu, bilatu… Zer, ordea? Zer letxe bilatu behar nuen? Eta zer bilatu ez banekien, nola aurkitu? Zer aurkitu? Saiatu nintzen hala ere. Denboraldi luze batez konbentzitua egon naiz Albert Einsten zela nire itsasargia eta … [Leer más...]
Itsasoa. Bizia, Grezia eta euskal piratak
Itsasoak sortu gaitu. Bizia, Greziako sormen liluragarriak, euskaldunen izaera eta piratak. Euskal piratak tarteko, noski. Gure historia eta istorio guztiak datoz olatuetatik. Afrodita edertasunaren jainkosaren modura. Edertasun liluragarria bezain zorrotza. Itsasoak ausardia eskatzen du. Horregatik ziren ausartak marinelak. Horregatik ziren ausartak euskal piratak. Ixtebe Pellot, Joanes … [Leer más...]
Infernuaren bila. Sormena pizten!
Sormena lantzeko zer egin liteke? Adibidez, mendi-buelta bat. Hona adibidea. Eta basoaren oparia: “Descenso al infierno” seinalea. Infernura jaitsiera. Eta nik txoria nuen maite… eta haren hegoak eta bizigosea. Nola ez nintzen ba jaitsiko? Nola ukitu daiteke bitzaren muina haren ertz guztiak arakatu gabe? Infernua gure zatirik funtsezkoenetakoa da, gehiegitan ezagutu nahi ez duguna. Eta gero … [Leer más...]
Marie Curie, aurreiritziei aurre
Marie Curie berezia izan zen oso. Aurreiritzi ugariri egin behar izan zion aurre. Eta bai ikusgarriro aurre egin ere. Arrotza, etengabe, bere bizitzako alor askotan. Arrotza, poloniarra zelako Parisen. Arrotza, emakumea zelako gizonak baizik ez zen eremu batean. Arrotza, dirurik gabe eta itxuraz bere gizartetik kanpo aritu zelako… aldi berean inor gutxi baino konprometituago bazegoen ere … [Leer más...]
«Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan» liburuaz
“Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan” liburuari buruzko tartea. Edo, hobeto esanda, liburua oinarritu zuen errealitete lazgarriaren ingurukoa. Hitz ezaguna bihurtu zaigu Bullying. Tamalez. Jazarpena, tratu txarrak, zapalkuntza… Eskola ez da horietaz libratzen, eta agian behar baino gutxiago azpimarratzen da horren garrantzia. Horregatik, nahiz eta batere garbi ikusi ez zer egin daitekeen, … [Leer más...]
Hiru istripu eta bi amodio. Txinparta
Istorioen musika ezkutu guztiak entzun nahian nabilenez, sarritan lortzen ditut ezustean doinu iradokitzaileak. Edo zoragarriak. Edo, oraingo honetan bezala, gutxienez dibertigarriak. “Hiru istripu eta bi amodio” liburua osatu nahian ari nintzela, hari sorta galanta neukan, nahas-mahas, elkar-josteko zain, papur guztiekin kantu koherente bat nola biribilduko. Txinparta magikoaren bila nenbilen… … [Leer más...]
Évariste Galois. Sormenaren su gaiztoa
Sormena pizteko, hiltzea baino hoberik gutxi. Ez da broma. Hona hemen zorigaitzeko adibide bat. Heriotza guztiak dira tristeak… baina batzuk gehixeago. Évariste Galois matematikaria oso gazte hil zen, oraindik asko, izugarri, hainbeste kontatzeko zeukanean. 20 urterekin, heriotza-duelu batean amaitu zuen. Ez zuen probabilitatea kalkulatu beharrik jakiteko hiltzeko aukera osoa … [Leer más...]
Leonardo da Vinci erraldoiaren hegoak
Leonardo handia, erraldoia, neurgaitza. Leonardo da Vinci. Izan den sortzailerik erraldoienetakoa, sinesgaitzenetakoa. Begiradarik zorrotzena, hego zabalenak, ametsik sakonenak izan, garatu eta asmatu zituen. Hegan egin nahi zuen haur eternoa izan zen Leonardo. Berarekin horixe bera egiten ahaleginduko gara gu. Hegan. Muga guztiak hautsi eta gainditu arte. (Fernando Morillo Grande, … [Leer más...]
Albert Einstein, txikitako laguna
Fernando handia ez litzateke izango orain dena, Fernando txikia izan zena izan ez balitz, eta Fernando txikia ez litzateke izango izan zena, Einsteinengatik izan ez balitz :-) Einsteinen izaera eta eginak gogoangarriak izan ziren, oso. Niretzat, nire txikitako une ugaritan, eredugarriak, argigarriak eta zeharo lagungarriak. Hona horretaz bideo-sarreratxo bat, etorriko den sorta usaintzeko. … [Leer más...]
Antton Abbadia zoragarriaren hanka-sartzeak
Sorginetxe txokoa berez irailean "irekiko" bada ere, zenbait bideo eskegiz joan naiz jada. Denbora apur bat eskuratu ahala, gustatuko litzaidake (haietako batzuk behintzat!) hurbilxeagotik aztertu ahal izatea. Abbadiarena, esate baterako. Hauxe: Antton Abbadia. Gizon asko izan zen gizona. Antton Abbadia handiari buruzko sarrera txikia da bideoa. Bidaiari bikain haren hanka-sartzeak, … [Leer más...]
Irakurketa Erraza eta Audioliburuak, atal berriak
Sorginetxeren lanak eta sormenak eskutik eramanda, bi atal gehiago "azaldu" zaizkio webguneari: Irakurketa Erraza eta Audioliburuak. Biak ezinbestekoak, biek merezi dute ikusgarritasuna. Izenek beraiek azaltzen dute argi zer izango dituen bakoitzak zutabe. Errazago irakurri (hobeto ikasi!) ahal izateko moduak edo liburuak (artikulu, zeinahi testu...) entzuteko manerak. Atalen barruan … [Leer más...]
Sorginetxe jaiotzear da
Sorginetxe proiektua jaiotzear da mundura. Irailean ohiko ikasturtea hasi bitartean jarraituko dut txukuntzen eta atal berriak eransten, baina norbaitek ikusi nahiko balu nola ari den garatzen, ateak (eta besoak) zabalik izango ditu. Esperimentatzeko eta hanka-sartze ugari egiteko unea da orain. :-) Aaaspaldian nabigatu nahi nuen itsasoa da Sorginetxe. Lehen olatuak zeharkatzen hastea egokitu … [Leer más...]
Juul 2017 sarietako bat :-)
Aurreko astean “Maddi eta euskal piratak” liburuak Juul sarietako bat jaso zuen Lesakan. Eskerrik asko irakurle eta parte hartzaile guztiei! Sarritan esaten den moduan (nahikoetan ez!), liburu batentzat ez da sari garrantzitsuagorik irakurleek eskainitakoa baino. Mila esker Mikel Mendibili ere, Maddi “haragiztatzen” majo lagundu zuelako. Eta mila esker guztiei, bihotzez, Maddiren beraren … [Leer más...]
Trumoi txakurraren negarra
Gaumin, 2016. Adina: 9tik aurrera Orrialde kopurua: 96 Liburuaren hasiera Sinopsia Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe. Oinatz eta Goizane … [Leer más...]
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa (Irakurketa Erraza)
Sinopsia (Irakurketa Erraza formatuan) Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion … [Leer más...]
Zarautz, Lizardi BHI
Nola baldintzatzen gaituen hizkuntzak! Nola hitz egin, hala sentitu. Hala bilakatu. Hala izan! Hizkuntza baldintza, aukera eta sasi-muga. Eta, hala eta batez ere, bihotza. Hala ere, erderaz arituta ere, euskaraz ulertu genuen elkar. Bitxia. Eta bitxiena falta zen, ezustearen lehia iritsi zenean. Ezustearen beharra. Ezustearen arnasa. Emozioa pil-pilean ehunka (ehunka!) irrika piztuen aurrean. … [Leer más...]
Irun, Eguzkitza BHI
Irun herri asko da. Hasieran, Irun ezagutu aurretik ere, gustuko ez nuela sinetsita nengoen. Motzen haritik. Ergelen modura. Zorionez, hanka sartzeko aukera izan nuen. Eta Irunen porturatu, eta ezagutzen hasi, oraindik ere gustatzen ez zitzaidala pentsatzeko. Batzuetan naizen ergelaren modura, birritan ere dastatu behar izan nuen. Aski ez, eta hirutan. Apurka, Irun zen Irun anitza hurbiltzen … [Leer más...]
Amets ameslarik Juul saria
:-) Gau-hontzaren isilhegadaren ukitua iruditu zait. Abixua dakar, irribarretsu: Juul sarietan izango gara berriro. Irakurleek erabaki dute Amets ameslari istorioak baduela leku txiki bat beraien bihotzetan. Laster elkartuko gara zuen txokoan ni eta nire amets guztiak. Gustura. Pozik. Oso. Eskerrik asko Juulkide guztiei!! … [Leer más...]
AEG
Zenbat txoko bat eginak zuen txokoan. Hendaia, Hernani, Eslobakia, Galizia! Zenbat ilusio hausnartzeko. Adiskidetasunaren adibidea: hizkuntza batetik bestera zuzenean itzuli daiteke. Bihotz batetik bestera? Amets batetik bestera? Jakina! Jadanik frogatu degu. :-) Pentsatzen, pentsatzen, heldutasuna noiz iristen den. Heltzean etortzen ote den. Zoritxarrez ez. Ja! Zorionez ez. Ez zaigu besterik … [Leer más...]
Larramendi
Zalantzak kili-kolo, isilmalkoak, amets promesak. Filosofia eta fisika atetik sartu, baina ez ausartu. Eta otsoa, azkenaldian beti, begirada zorrotz eta adi, salto egiteko prest. Zuen begiak izpika. Bilatzearen, aurkitu nahiaren irrika. Zer, oraindik garbi izan ezin arren. Airea bibrazio hutsean, dar-dar. Zain. Zeuen zain. Badakizue hor dela. Hor dezuela. Ez da aski ordea eskua luzatzea, belarriak … [Leer más...]
Garralda, Orreagako ama
Une bereziak. Badakizu ager litezkeela, baina ez dituzu espero. Ez dakizu noiz etorriko diren. Ez dakit zenbat eskolatan egon naizen jada azken urteotan. Ez dakit zenbat saio egin ditudan. Jadanik 2000tik hurbil izango naiz. Beharbada gehiago dagoeneko. Batzuk-batzuk. Zenbat galdera jaso ote ditut? Zeruak izar adina bai! Etengabe eskatzen diet entzuleei ondo sentitzeko egin beharreko galdera. … [Leer más...]
Blogaren hasiera
Webgunea berritzeko gogoa nuen (eta beharra zegoen) aspalditik, eta blog dinamikoa izango da hemendik aurrera. Berriak eta nobedade guztiak "sarrera" moduan argitaratuko dira, hementxe bertan. Zuen iruzkinak, eskaerak, gomendioak edo xelebrekeriak bidali ditzakezue. Ongi etorri denetariko istorio, mito, poesia bizi eta irudimen-festa pil-pilean izango diren gunera! … [Leer más...]
Azken urteotako gai «zailak»
Urtetxo batzuk daramatzat euskal herriz herri, liburuez, istorio eta historiaz, zientziaz eta denetariko gaiez solasean. Hitz egiten, baina baita entzuten ere. Bereziki entzuten. Nola konta dezake idazle batek edozer belarriak itxita? Ezin! Nire ohiko gaiak ateratzen dizkidatenean normala da batzuk errepikatzea: nonahi gordetzen diren denetariko mitoak, euskal kontuak, zientziaren jira-biran edo … [Leer más...]
Izar malkoak (edizio berritua)
Izar-malkoak liburuaren edizio berritua :-) Nire libururik irakurrienetakoa da Izar-malkoak 14-17 urte bitarteko irakurleen artean. Nora joan, han kontatzen didate, begiak eta bihotzak zirraraz, zenbateraino iritsi zaien istorioa, zer hurbil sentitu dituzten protagonistak. Beraien lagunak balira bezala. Beraiek balira bezala. :-) Ederra da istoriogose istoriogile batentzat halakoak jasotzea. … [Leer más...]
Pedro Agerre, Axular, eta euskal sorginak
Egun on, abenturazaleok! Hemen Maddi :-) Nik lehen Axular idazlearen izena ezagutzen nuen. Eta euskararen historian inportantea izan zela. Orain, sorginen abenturari esker, berarekin egoteko aukera izan dut. Gizon bitxia! Tematia. Jakintsua. Bizia. Eta zekizkien hainbat kontu ezkutuan gorde behar izan zituenak… Sorginekin garbi ikusi genuen bezala. Pedro Agerre Axular (1556-1644) … [Leer más...]