Ikasleak eta irakasleak motibatu nahi?
Zuei, hezkuntzakideoi, laguntzeko, gure liburu irakurrienen IRAKURKETA GIDA BEREZIAK egin ditugu (ikasle eta irakasleentzat), klaserako dinamikez eta proposamenez beterik (jarduerak, gamifikazioak, ebaluazio-irizpideak…). Susana Sancho irakaslearekin eginak, irakasleentzat.
IRAKURKETA GIDA BEREZIAK interesatuz gero, idatzi edo deitu lasai asko (gauminhontza@gmail.com edo (+34) 676 34 17 51), eta oso gustura helaraziko dizkizuegu (guztiz doan dira eskolentzat).
(Ikasmaterial honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren onespena du).
Gida bereziak: izana, motibazioa, emozioa
Zauri ezkutuak. Bullyinga eskolan
Jazarpenari aurre egiteko irakurketa gida gamifikatua
13 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Nola landu jazarpenaren gaia eskolan. Nola komunikatu, nola erantzun, nola aurreikusi. Enpatia, asertibitatea, entzumen aktiboa, erresilientzia.
Hiru istripu eta bi amodio
Maitasun-istripuei aurre egiteko irakurketa gida gamifikatua
13 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Sentimenduei loturiko jarduerak, genero-identitatea, homosexualitatea. Marie Curieren eredua oso presente dago.
Izar malkoak
Izar-lagunak egiteko irakurketa gida dinamikoa
14 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Adiskidetasunaren gorabeherak: nola egin lagunak, nola baloratu, nola zaindu edota ulertu. Talde kohesioa, sentimenduak taldeka eta bakarka, konfiantza.
Abbadiaren sekretua
Oztopoak gainditzeko irakurketa gida dinamikoa
11 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Nola egin aurre oztopoei eta nola ezagutu geure burua Antton Abbadiaren ereduaren bitartez.
Amets ameslari, amaren barruko laguna
Galera-sufrimenduari aurre egiteko irakurketa gida dinamikoa
9-10 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Nola landu dolua (edozer galera) eskolaren esparruan. Nola egin aurre gaixotasunei (minbizia). Erresilientzia eta autoestimua.
Sua piztea baizik (Hegorik gabeko txoria)
Ikasteko grina pizteko irakurketa gida dinamikoa
14 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Nola landu motibazioa ikastetxean. Hezkuntzan konpetentziak lantzeko beste modu batzuk, askotariko adimenen bitartez.
Maddi eta euskal piratak
Altxorrak topatzeko irakurketa gida
9-10 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Ikasketa kooperatiboa, askotariko adimenak, gamifikazioa, jolasa. Nola komunikatu kideen artean, nola pentsatu beste modu batzuetan.
Santiago Bidearen misterioa
Galerei aurre egiteko irakurketa gida dinamikoa
IRAKURKETA ERRAZA formatuan (Irakurtzeko zailtasunak dituzten irakurleentzat egokitua).
12 urtetik aurrera.
Zer lantzen da? Nola egin diezaiekegun aurre bizitzaren zailtasunei, norberaren beldurrekin dantza eginez, lagunaren bitartez, bilaketaren bitartez.
(IRAKASLEAK motibatzeko formazioak interesatuz gero, jo hona)
Gogoratu: IRAKURKETA GIDA BEREZIAK interesatuz gero, idatzi edo deitu lasai asko (gauminhontza@gmail.com edo (+34) 676 34 17 51), eta oso gustura helaraziko dizkizuegu (guztiz doan dira eskolentzat).