Marie Curie berezia izan zen oso. Aurreiritzi ugariri egin behar izan zion aurre. Eta bai ikusgarriro aurre egin ere. Arrotza, etengabe, bere bizitzako alor askotan. Arrotza, poloniarra zelako Parisen. Arrotza, emakumea zelako gizonak baizik ez zen eremu batean. Arrotza, dirurik gabe eta itxuraz bere gizartetik kanpo aritu zelako… aldi berean inor gutxi baino konprometituago bazegoen ere … [Read more...]
Hiru istripu eta bi amodio. Txinparta
Istorioen musika ezkutu guztiak entzun nahian nabilenez, sarritan lortzen ditut ezustean doinu iradokitzaileak. Edo zoragarriak. Edo, oraingo honetan bezala, gutxienez dibertigarriak. “Hiru istripu eta bi amodio” liburua osatu nahian ari nintzela, hari sorta galanta neukan, nahas-mahas, elkar-josteko zain, papur guztiekin kantu koherente bat nola biribilduko. Txinparta magikoaren bila nenbilen… … [Read more...]