Itsasoak sortu gaitu. Bizia, Greziako sormen liluragarriak, euskaldunen izaera eta piratak. Euskal piratak tarteko, noski. Gure historia eta istorio guztiak datoz olatuetatik. Afrodita edertasunaren jainkosaren modura. Edertasun liluragarria bezain zorrotza. Itsasoak ausardia eskatzen du. Horregatik ziren ausartak marinelak. Horregatik ziren ausartak euskal piratak. Ixtebe Pellot, Joanes … [Leer más...]
Juul 2017 sarietako bat :-)
Aurreko astean “Maddi eta euskal piratak” liburuak Juul sarietako bat jaso zuen Lesakan. Eskerrik asko irakurle eta parte hartzaile guztiei! Sarritan esaten den moduan (nahikoetan ez!), liburu batentzat ez da sari garrantzitsuagorik irakurleek eskainitakoa baino. Mila esker Mikel Mendibili ere, Maddi “haragiztatzen” majo lagundu zuelako. Eta mila esker guztiei, bihotzez, Maddiren beraren … [Leer más...]
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa (Irakurketa Erraza formatuan)
Adina: 13tik aurrera. 72 or. Irakurketa Erraza formatuan. Gaiak: Ixtebe Pellot, euskal marinelak, kortsarioak, amore ez ematea, leialtasuna, umorea, kontrabandistak, Napoleon Bonaparte, Wellington dukea. Prezioa: 13,50 euro Gaumin (2016). Liburuaren hasiera Sinopsia (Irakurketa Erraza formatuan) Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak
Adina: 8tik aurrera. 120 orrialde. Juul sarietako bat irabazi zuen 2017an. Gaiak: euskal piratak, Euskal Herriko historia, Lapurdi, lagunak, familia, abentura. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Maddiz eta piratez informazio gehiago Wikipedian, hementxe Prezioa: 14,50 euro Gaumin (2014). Audioliburu osoa doan lortzeko, idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Sinopsia Pirata-barku … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak Iruñean
Gaztetxoak eta gurasoak, Katakrak liburutegian. Izen polita, ezta? Katakrak! Hautsi da inguratzen gaituen kutxa zurruna… eta abiatu da magiaren dantza distiratsua! Euskal bost pirata ezagutu genituen: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque eta Destebetxo. Zein baino zein ausartagoa eta liluragarriagoa. Argiak, bizkorrak, umoretsuak. Bizi-biziak! Urruñan bezala, Mikel Mendibil … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (3). Sorginak eta Pierre Lancre
Aurreko sagar-kontuak kontuan hartuta, erraz ulertuko da datorrena. Datorren gaitza eta oinazea. Odola eta mina. Sagarrak maite dituen herria izan da euskalduna. Oso ondo zekien hori Lancre madarikatuak! Nor zen Pierre Lancre? XVII. mendearen atarian, etorri zen Lapurdira Pierre Lancre epaile eta inkisidorea. Amorru handia zuen bere baitan, eta beldur itzela desberdina zen orori. Ez zuen … [Leer más...]
Maddi. Haurrentzako liburu berriak sortzen
(Mikel Mendibil) Harrieten hitzak aintzat hartuz, liburuak sortzeko abenturaz arituko naiz laburrean. Maddiren abenturak Fernando Morillok idazten ditu, eta nik ilustratu eta edizio eta maketazio lana burutzen dut. Liburua aurkezteko bideo edo booktrailerra ere sortzen dut ondoren. Une honetan "Maddi eta euskal sorginak" libururako testuen zain nago ilustratzen hasteko, baina Fernandok … [Leer más...]
Maddi. Liburuak sortzeko abentura!
Harriet naiz. Zer moduz? Ni primeran! Maddi arreba, aitona Antton eta Kai gure txakurrarekin abenturaz abentura gustura asko ari naiz hazten. Euskal piraten lagun bilakatu naiz azken boladan eta aurki sorginen inguruko gure bizipenak kontatuko dizkizuegu. Liburuak sortzea ere sekulako abentura da, baina horretaz Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek idatziko dute noizbait. Momentuz euskal … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (2). Mitologian
Euskal kondairei begiratzen badiegu, batzuetan-batzuetan azaltzen zaizkigu sagarrak. Behin, adibidez, ba omen zebilen artzain bat Murumendin ardiak zaintzen. Egarriak zegoenez, ur bila hasi zen hara eta hona. Halako batean zer aurkituko, eta kobazulo baten ahoa. Eta hantxe, dama gazte bat apain jantzita. Dama bitxia iruditu zitzaion. —Zer zabiltza, gizontxo? —galdetu zion emakumeak. —Ba … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (1). Piratak
Ai, sagarrak. Sagarrekin hasi ginen aurrekoan. Sagarrek zeresan handia baitute. Aitonak kontatu zigun bezala, Antzinako Greziako lurretan Troiako gerraren pospolo izan ziren sagarrak. Mundu osoko kondaira ugaritan azaltzen dira, baina orain, hemen, gureari erreparatuko diogu. Gurean ere askotxo azaltzen dira sagarrak. Edo haien ondorengo gozoa: sagardoa edo sagar-arnoa! Goazen apurka, sagarrek … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak Urruñan
Urruñako gazteekin elkartu ginen. Jende ugari bildu zen, eta asko ikasi genuen guztiok! Piratez hitz egin genuen. Batez ere, Lapurdiko piratez: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque… eta Destebetxo. Guztiak ere lapurtarrak zirenez, hurbil sentitu genituen. Are gehiago urruñarra zena. Alegia, Destebetxo! Piratarik zaurituena eta alaiena. Batzuentzat itsusiena, baina niretzat … [Leer más...]
Maddi eta Olinpoko sagarrak
Maddi naiz, eta euskal piratekin bueltaka nabil. Sagarrak gustatzen? Harriet nebari eta bioi ere bai. Baina kontuz!!! —Sagarrak magikoak dira, Maddi —kontatu zidan aitona Anttonek. —Magikoak? —Bai, horregatik azaltzen dira mito ugaritan. Eta euskaldunontzat makina bat gauza on ekarri digute sagarrek… baina baita arriskua ere. —Sagarrek arriskua? —Eta mesedea. Nahi duzue sagarren inguruko … [Leer más...]
Maddi, Pellot eta Wellington
Kaixo! Maddi naiz. Baina hemen bazaudete, oso litekeena da honezkero ni apurtxo bat behintzat ezagutzea, ezta? Bestela ere, ez kezkatu. Hemen duzue informazio pixka bat nitaz eta beste hainbat kontuez. Ta kontuak kontu, hainbeste kontu kontatuko nizkizueke! Ezagutu ditudan pirata itzelak, Amaia sorgina, Axular idazlea… Onena, gehienetan bezala, apurka joatea izango da, ezta? Badakit non hasi. … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak
Hona hemen beste abentura bat: Maddi_eta_euskal_piratak. Oraingoan, bihotz-gaztetxoentzat. Maddi da protagonista, neskato bihurri samar bat. Euskal pirata handi batzuk aurkituko ditu… eta haiekin batera egin beharko die aurre altxorra lapurtu nahi dietenei! Marrazkiak Mikel Mendibilenak dira. Ederrak, e? Hona liburuaren sinopsia: Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik … [Leer más...]