Nola baldintzatzen gaituen hizkuntzak! Nola hitz egin, hala sentitu. Hala bilakatu. Hala izan! Hizkuntza baldintza, aukera eta sasi-muga. Eta, hala eta batez ere, bihotza. Hala ere, erderaz arituta ere, euskaraz ulertu genuen elkar. Bitxia. Eta bitxiena falta zen, ezustearen lehia iritsi zenean. Ezustearen beharra. Ezustearen arnasa. Emozioa pil-pilean ehunka (ehunka!) irrika piztuen aurrean. … [Leer más...]
Irun, Eguzkitza BHI
Irun herri asko da. Hasieran, Irun ezagutu aurretik ere, gustuko ez nuela sinetsita nengoen. Motzen haritik. Ergelen modura. Zorionez, hanka sartzeko aukera izan nuen. Eta Irunen porturatu, eta ezagutzen hasi, oraindik ere gustatzen ez zitzaidala pentsatzeko. Batzuetan naizen ergelaren modura, birritan ere dastatu behar izan nuen. Aski ez, eta hirutan. Apurka, Irun zen Irun anitza hurbiltzen … [Leer más...]
AEG
Zenbat txoko bat eginak zuen txokoan. Hendaia, Hernani, Eslobakia, Galizia! Zenbat ilusio hausnartzeko. Adiskidetasunaren adibidea: hizkuntza batetik bestera zuzenean itzuli daiteke. Bihotz batetik bestera? Amets batetik bestera? Jakina! Jadanik frogatu degu. :-) Pentsatzen, pentsatzen, heldutasuna noiz iristen den. Heltzean etortzen ote den. Zoritxarrez ez. Ja! Zorionez ez. Ez zaigu besterik … [Leer más...]
Larramendi
Zalantzak kili-kolo, isilmalkoak, amets promesak. Filosofia eta fisika atetik sartu, baina ez ausartu. Eta otsoa, azkenaldian beti, begirada zorrotz eta adi, salto egiteko prest. Zuen begiak izpika. Bilatzearen, aurkitu nahiaren irrika. Zer, oraindik garbi izan ezin arren. Airea bibrazio hutsean, dar-dar. Zain. Zeuen zain. Badakizue hor dela. Hor dezuela. Ez da aski ordea eskua luzatzea, belarriak … [Leer más...]
Garralda, Orreagako ama
Une bereziak. Badakizu ager litezkeela, baina ez dituzu espero. Ez dakizu noiz etorriko diren. Ez dakit zenbat eskolatan egon naizen jada azken urteotan. Ez dakit zenbat saio egin ditudan. Jadanik 2000tik hurbil izango naiz. Beharbada gehiago dagoeneko. Batzuk-batzuk. Zenbat galdera jaso ote ditut? Zeruak izar adina bai! Etengabe eskatzen diet entzuleei ondo sentitzeko egin beharreko galdera. … [Leer más...]