Sormena lantzeko zer egin liteke? Adibidez, mendi-buelta bat. Hona adibidea. Eta basoaren oparia: “Descenso al infierno” seinalea. Infernura jaitsiera. Eta nik txoria nuen maite… eta haren hegoak eta bizigosea. Nola ez nintzen ba jaitsiko? Nola ukitu daiteke bitzaren muina haren ertz guztiak arakatu gabe? Infernua gure zatirik funtsezkoenetakoa da, gehiegitan ezagutu nahi ez duguna. Eta gero … [Leer más...]
Antton Abbadia zoragarriaren hanka-sartzeak
Sorginetxe txokoa berez irailean "irekiko" bada ere, zenbait bideo eskegiz joan naiz jada. Denbora apur bat eskuratu ahala, gustatuko litzaidake (haietako batzuk behintzat!) hurbilxeagotik aztertu ahal izatea. Abbadiarena, esate baterako. Hauxe: Antton Abbadia. Gizon asko izan zen gizona. Antton Abbadia handiari buruzko sarrera txikia da bideoa. Bidaiari bikain haren hanka-sartzeak, … [Leer más...]
Irakurketa Erraza eta Audioliburuak, atal berriak
Sorginetxeren lanak eta sormenak eskutik eramanda, bi atal gehiago "azaldu" zaizkio webguneari: Irakurketa Erraza eta Audioliburuak. Biak ezinbestekoak, biek merezi dute ikusgarritasuna. Izenek beraiek azaltzen dute argi zer izango dituen bakoitzak zutabe. Errazago irakurri (hobeto ikasi!) ahal izateko moduak edo liburuak (artikulu, zeinahi testu...) entzuteko manerak. Atalen barruan … [Leer más...]
Sorginetxe jaiotzear da
Sorginetxe proiektua jaiotzear da mundura. Irailean ohiko ikasturtea hasi bitartean jarraituko dut txukuntzen eta atal berriak eransten, baina norbaitek ikusi nahiko balu nola ari den garatzen, ateak (eta besoak) zabalik izango ditu. Esperimentatzeko eta hanka-sartze ugari egiteko unea da orain. :-) Aaaspaldian nabigatu nahi nuen itsasoa da Sorginetxe. Lehen olatuak zeharkatzen hastea egokitu … [Leer más...]