Marie Curie berezia izan zen oso. Aurreiritzi ugariri egin behar izan zion aurre. Eta bai ikusgarriro aurre egin ere. Arrotza, etengabe, bere bizitzako alor askotan. Arrotza, poloniarra zelako Parisen. Arrotza, emakumea zelako gizonak baizik ez zen eremu batean. Arrotza, dirurik gabe eta itxuraz bere gizartetik kanpo aritu zelako… aldi berean inor gutxi baino konprometituago bazegoen ere … [Leer más...]
Évariste Galois. Sormenaren su gaiztoa
Sormena pizteko, hiltzea baino hoberik gutxi. Ez da broma. Hona hemen zorigaitzeko adibide bat. Heriotza guztiak dira tristeak… baina batzuk gehixeago. Évariste Galois matematikaria oso gazte hil zen, oraindik asko, izugarri, hainbeste kontatzeko zeukanean. 20 urterekin, heriotza-duelu batean amaitu zuen. Ez zuen probabilitatea kalkulatu beharrik jakiteko hiltzeko aukera osoa … [Leer más...]
Leonardo da Vinci erraldoiaren hegoak
Leonardo handia, erraldoia, neurgaitza. Leonardo da Vinci. Izan den sortzailerik erraldoienetakoa, sinesgaitzenetakoa. Begiradarik zorrotzena, hego zabalenak, ametsik sakonenak izan, garatu eta asmatu zituen. Hegan egin nahi zuen haur eternoa izan zen Leonardo. Berarekin horixe bera egiten ahaleginduko gara gu. Hegan. Muga guztiak hautsi eta gainditu arte. (Fernando Morillo Grande, … [Leer más...]
Albert Einstein, txikitako laguna
Fernando handia ez litzateke izango orain dena, Fernando txikia izan zena izan ez balitz, eta Fernando txikia ez litzateke izango izan zena, Einsteinengatik izan ez balitz :-) Einsteinen izaera eta eginak gogoangarriak izan ziren, oso. Niretzat, nire txikitako une ugaritan, eredugarriak, argigarriak eta zeharo lagungarriak. Hona horretaz bideo-sarreratxo bat, etorriko den sorta usaintzeko. … [Leer más...]
Antton Abbadia zoragarriaren hanka-sartzeak
Sorginetxe txokoa berez irailean "irekiko" bada ere, zenbait bideo eskegiz joan naiz jada. Denbora apur bat eskuratu ahala, gustatuko litzaidake (haietako batzuk behintzat!) hurbilxeagotik aztertu ahal izatea. Abbadiarena, esate baterako. Hauxe: Antton Abbadia. Gizon asko izan zen gizona. Antton Abbadia handiari buruzko sarrera txikia da bideoa. Bidaiari bikain haren hanka-sartzeak, … [Leer más...]
Hiru istripu eta bi amodio
Adina: 14tik aurrera. 160 or. Juul sarietako bat irabazi zuen 2014an. Gaiak: emakumeak, Marie Curie, identitate sexuala, homosexualitatea, nerabezaroko konfliktoak, maitasuna, umorea, ametsak. Prezioa: 13,50 euroGaumin (2013). Sinopsia Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. … [Leer más...]
Pasio krimena
Adina: 14tik aurrera. 208 or. Gaiak: thriller, zientziaren historia, pasioa, intriga, obsesioak, meteorologia, dantza eta musika, adiskidetasuna. Liburuaren fitxa. Prezioa: 15 euro Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin, 2013. Liburuaren hasiera. Sinopsia Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain … [Leer más...]
Suminaren estrategia
Elkar argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko … [Leer más...]
Leonardoren hegoak
Ibaizabal argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 12-14tik 150 urte ingurura. (2009an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian finalista izan zen) Sinopsia Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela? Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apur … [Leer más...]
Zure arimaren truke
Txalaparta argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Sinopsia Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken … [Leer más...]
Bilbo Samurai
Txalaparta, 2010. Adina: 14tik gora. Sinopsia Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera. Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu … [Leer más...]
Las alas de Leonardo
Editorial Edelvives, 2010. Edad perfecta para gozar el libro: de 12 a 150 años. Su versión en euskara fue finalista del Premio Euskadi de Literatura Juvenil (2009). La traducción en castellano fue finalista del Premio Mandarache (2012) :-) Sinopsis Florencia, Italia. Tierra de genios, artistas, inventores y grandes pensadores de la humanidad. Haritz viaja desde Donostia para … [Leer más...]
Gloria Mundi
Elkar, 2004 (euskaraz). Tartalo, 2005 (gazteleraz). Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan zen 2004an obra hau (Iñaki Irasizabalek idatzitako Burua txoriz beterik lanarekin erdibana). Geroxeago, 2006an, "Liburu Gaztea" saria ere jaso zuen. (Liburuaren atzean duzuen testua da hauxe) Munduaren … [Leer más...]
Erraldoi herrena
Alberdania, 2000. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Taberna bateko txoko ilun batean, pertsonaia bitxi bat ikusi du liburu honetako narradoreak. Eskuartean edalontzi bat du pertsonaiak, eta tristuraz jota dagoela begitandu zaio narradoreari. Berehala jakin du nor den: Zientzia. Izenez baino ez zuen narradoreak pertsonaia hori ezagutzen. Izenez, … [Leer más...]
Bihotz nahasiak
Ibaizabal, 2001. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, ondo baitaki Maitane, lagun-mina, han aurkituko duela. Aireak, ordea, abentura usain bortitza dakarkio. Neskak ezohiko zerbait susmatzen du berehala. Zer demontre ari da gertatzen? Bi mutil berri —eta bitxi— topatzen ditu … [Leer más...]
Leonardo da Vinci-ren biografia
Elkar, 2003. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Izenaren ondoan ogibidea eman ohi dugu baina, zer jarri Leonardo da Vinciri dagokion laukian? Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, bertsolari, ingeniari, idazle, gastronomo…? Arlo horiek guztiak eta gehiago ere landu zituen, baina esan liteke jakintza zuela benetako helburu, hitzaren … [Leer más...]
Arriskupean!
Ibaizabal, 2003. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena: adineko gizontxo atsegin eta, azken batean, normala. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen, II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada … [Leer más...]