Adina: 11tik aurrera. 144 orrialde.
Gaiak: beldurra eta oztopoak gainditzea, umorea, abentura, adiskidetasuna, gaueko izakiak, Bilbo, Athletic.
Liburuaren fitxa.
Liburuaren hasiera.
Prezioa: 13,50 euro
Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com)
Gaumin (2012).
Sinopsia
Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izenekoa gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan!
Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean.
Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta!
Hitzaurre laburra
Irakurleen eskaeren artean, misterioa, intriga, beldurra eta bihotzaz gain, beste kolore bat nagusitzen da sarritan: UMOREA! Irakurle ugari dira umorezko liburuen gose. «Euskal liburuetan umore gutxi dago», errepikatu didate gehiegitan. Egia? Harrigarria, euskal girotan ez baita normalean umore faltarik. Bertsolariei begiratzea aski. Edo Patxi Gallegoren Pololoakbilduma zoragarriari. Edo hain ezaguna bihurtu den Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea Ixabeli. Edo… beste hainbati.
Benetan dugu hain barre gutxi gure orriotan? Zerbait egin beharko da orduan 🙂 Umorea gustatzen zait. Umore bizia, edo beltza, edo fina, edo eroa. Zonbia San Mamesen liburuakkomedia eroen doinua du batik bat. Komedia, parodia eta absurdoa elkartu ditut. Zonbiak Athletic-eko hamaikakoan, Tristras protagonista xelebre-xelebre eta (niretzat) maitagarria… eta eroa.
Idaztean barre dexente egin nuen. Zuek ere egingo ahal duzue irakurtzean!
Prestakuntza “grafikoak”, kokapenak eta kuriositateren bat edo beste
Bilbon edozer gerta daiteke. Horregatik (ere ba)da interesgarria idazle batentzat. Bilbo da gure metropolia. Gure New York, Sao Paulo eta Tokio nahaspilaturik. Han, zonbi batek ez du atentziorik ematen! Edo ia.
Liburuaren argazkiak prestatzeko, zer bururatuko, eta zonbiz janztea eta Bilboko kaleetan ibiltzea. Monika Agirre makilatzaileak “zonbiartatu” edo “zonbiarazi” ninduen, eta Cristina González diseinatzailea eta argazkilaria ibili zen irudi guztiak ehizatzen.
Ikusten duzuenez, guapo-guapo ibili nintzen hara eta hona. Makina bat turista eta bilbotar inguratu zitzaidan, argazkiak ateratzera edo hura zer ote zen galdetzera. Harrigarrienetariko bi aipatzearren:
1. «O yeah, you are the monster of Guggenheim!», oihukatu zidan argazkilari ingeles edadetu batek, kristoren kamera puskarekin. Zu zara Guggenheim-eko munstroa! Eta argazkiak atera eta atera ibili zen. Batek daki ze albumetan azalduko den orain zonbia: «Museoetako munstroak»?, «Bilboko flipatuak»?, «Hiri mundialenetako modelo guapoenak»? 🙂
2. Ondoren, tranbian (nire lehenbiziko bidaia Bilboko tranbian!), hegoamerikako emakume bat, hura ere edadetua, etorri eta argazki bat ateratzeko baimena eskatu zidan. Hasieran baino are likatsuago, nazkagarriago eta «pringosoago» nengoen, makillajea, odol faltsua, bero itzela eta izerdia zela-eta, eta hala esan nion: «Kontuz, edo zikindu egingo zara». Irribarrez begiratu zidan. «Bost axola!» bota ondoren, nire neska-laguna balitz bezala heldu zidan, argazki bat lapurtzeko.
Zer zen ba zonbi hura? Liburu bat baino ez. 🙂 Abenturaz beteriko liburu ero samarra.
Hona hemen liburuan erabilitako kokapen batzuk:
Unamuno BHI
Zergatik institutu hori? 🙂 Sarri izan naiz Bilbon, eta horietariko askotan, hango ikastetxeetan. Ikasleek etengabe eskatu didate «sartu ezazu gure ikastetxea!». Unamunon gehixeago bestetan baino. Edo, beharbada, han dexentetan egon naizelako. Auskalo.
Azkenean, eta era batera edo bestera, hemen duzue omenalditxo bat (hala hartzea espero dut behintzat!). Zer esanik ez, liburuko pertsonaia guztiak asmatuak dira. Ez dadila inor hasi Zoro ikaslearen edo Fran atezainaren bila Unamunon! (edo bai…?) 🙂
Getxo
Fisika ikasten nuen garaian, Erromoko etxebizitza batean egon nintzen zenbait urtez. Handik, itsaso aldera joaten nintzen, batzuetan lasterka egitera, batzuetan pasiera ederrak goxatzera. Izugarri gustatzen zitzaizkidan hango itsasargia eta kaialdea. Batik bat iluntzetan.
Kontuak kontu, jauregi erraldoi eta ikusgarri pilo bat ikusten nuen inguruan, eta askotan pentsatu nuen: «Zenbat mamu biziko ote dira horma hauen artean? Zenbat istorio ilun eta argi, zenbat doinu interesgarri ezkutatuko dituzte?».
Horregatik kokatu dut hor zonbia. Han egon daitekeelako. Batere dudarik gabe.
Guggenheim
Azken urteotan, edonon Bilbo bilatu edo aipatuz gero, Guggenheim da azaltzen den lehenbiziko hitzetako bat. Hura bihurtu da Bilboren ikur nagusia… edo agian alderantziz, Bilbo da orain Guggenheimek duen eranskinik lehoiena.
Zonbi bat ezin da igaro Bilbotik Guggenheim ikusi gabe. Hango pare bat turista izutu gabe. Nola ez ba!
Zazpi kaleak
Horra betiko Bilbo, Bilborik Bilboena, bihotza eta hazia. Zazpi kaleak. Zenbat oroitzapen eta bizipen… Egilearentzat eta zonbiarentzat.
Hona Donostiako Larramendi Ikastetxeko ikasleak Michael Jackson-en «Thriller» bideoa berrasmatzen. Horixe artista koadrilla!
Komunikabideak, prentsa, sareko kontuak…
«Zonbia San Mamesen» liburua plazaratu du Fernando Morillok – (Hamaika telebista)
Zonbi bat San Mamesen (Deia)
El zombie de Fernando Morillo se pasea por Bilbo (Gara)
Fernando Morillok bi liburu aurkeztu ditu Bilboko Unamuno institutuan
Gaumin argitaletxearen ausardia (Diario Vasco)
Arratsaldekoa, Euskadi Irratia
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)